Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 283

ADMINISTRAZIO ERREKURTSOAK

671

bere buruak gauzaturiko egintzen aurka; eta 115.2. artikulua printzipio horren aplikazioa baino ez da (Administrazio Prozedurari buruzko Legeak jasotako printzipioa). Nemo auditur propiam turpidinem allegans printzipioa, ostera, onuste printzipio zabalagoaren aplikazio hutsa baino ez da. Egia esan, jurisprudentziak Administrazioaren aurka aplikatzen du eskuarki printzipio hori, eta ez errekurtsogilearen beraren aurka; izan ere, Administrazioari egotzi ahal izaten zaizkio gehienetan administrazio egintzaren akatsak. Horrela, jurisprudentziaren alde handi batek eragingarritasuna ukatzen die Administrazioak azaldutako alegazioei, administratuekiko betebeharrak bertan behara uzteari buruzkoei hain zuzen —aurrekontuko zuzkidura ez zutela­ eta—. Errekurtso arrunta jartzeko epea, bestalde, hilabetekoa izango da; horrenbestez, bikoiztu egiten da gorabidezko errekurtsoa egiteko zegoen lehengo hamabost eguneko epea, eta hori egitea oso zentzuduna da. Errekurtsoa epe barruan ez jartzeak egintzan bertan du eragina orain —lehen ere halaxe zen, hain modu esplizituan esaten ez bazen ere—, eta ez beste errekurtsorik onartzean ala ez onartzean, ze egintza hori «irmo bihurtuko da ondore guztietarako». Baina ezabatu edota, behintzat, ahuldutzat jo beharko da gaur egun irmotasun hori; zergatik?, ba deuseztasun akzioa egikaritu ahal izango delako, epe barruan errekurritu gabeko egintza horren aurka; edota be­ rrikuspen errekurtsoa egin ahal izango delako, geroago ikusiko dugunaren arabera. Errekurtso arrunta beren beregi ebaztea errekurtso horrek sortarazi duen prozedura amaitzeko modu ohikoa da. Gero, ustezko ebazpena ere badugu, eta horrek, berriz, lehenago ere aipatu dugun eraentza berezia izango du: ez bada beren beregiko ebazpenik ematen errekurtso arrunta egin eta hiru hilabete igaro baino lehen, gaitziritzitzat joko da errekurtsoa, eta zabalik geldituko da bide egokia. Baina arau horrek salbuespen bat izango du; hain zuzen ere, eskakizunen batek gaitzirizpena jaso badu epea igarotzearen ondorioz, errekurtsoa jarriz gero horren aurka, errekurtso hori oniritzitzat joko da hiru hilabete igarotakoan. Antza denez, isiltasunean berriro erortzeagatik jartzen den zigorra dugu, eta horrexegatik onartzen da ezezkoa izatea lehenengo ustezko egintza, baina ez bigarrena.

3. BERRIKUSPEN ERREKURTSOA Berrikuspen errekurtsoa administrazio bidea agortzen duten egintzen aurka egiten da, edota administrazio errekurtsoa epean jarri barik dute­ nen aurka, eta egintza horiek eman zituen administrazio organoak ebatziko du


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2) by elkarmedia - Issuu