Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 281

ADMINISTRAZIO ERREKURTSOAK

669

auzibide errekurtsoaren bideragarritasuna baldintzatuko du, argi eta garbi (bidali «beharko da»), aurretiazko komunikazioak. Ondokoa, ostera, tesi horren aurkako argudioa dugu: Konstituzioaren ikuspuntutik ezin daiteke galdu Administrazioarekiko auzibideak dakarren epailearen benetako bermea aurretiazko jakinarazpenik ez dagoela eta; gainera, komunikazio horrek ez du balio handiegirik, ze jakitera eman nahi bazaio Administrazioari gau­ zatzeko duela errekurtso bat, jakinaraziko dio auzitegiak ere, auzibidera epa­ tu eta administrazio espedientea eskatzen dionean. Baina, Administrazioak erreakzionatzeko tarte egokia edukitzea nahi bada, Administrazioarekiko auzibide errekurtsoa hasi baino lehen edukitzea hain zuzen, zentzuzkoena epe bat ezartzea izango da komunikazio horren eta epailearengana jotzearen artean —horrela, Administrazioak berriro aztertu ahal izango du bere ego­ era—; edota, hori baino zentzuzkoagoa oraindik, ez ezabatzea birjarpenezko errekurtsoa. Beraz, eperik ezarri ez, eta kendu egin bada birjarpenezko erre­ kurtsoa, honexegatik izan da: legeriak ez duelako ezinbestekotzat jo Admi­ nistrazioak aurretik ezagutu beharra errekurtsogilearen uzia eta epailea­ rengana jotzeko asmoa. Bestalde, Administrazioarekiko auzibide errekurtsoa jarri ondoren aurretiazko komunikaziorik egin barik, ez da zentzuzkoa izango akats hori ongitzea, hori denboran atzera egitea izango baitzen, hau da, Administrazioari errekurtsoren bat jartzeko asmoa dagoela jakitera ematea, errekurtso hori eginda egon eta horren berri duenean Administrazioak.

2. ERREKURTSO ARRUNTA Errekurtso arrunta hierarki errekurtsoa dugu eta hauxe lortu nahi da beraren bidez: goiko organoak berrikusi eta, behar izanez gero, zuzendu edota deuseztatzea behekoak erabakitakoa. Legeak dioenez, «interesatuak errekurtso arrunta egiteko moduan izango dira administrazio bidea agortzen ez duten erabakien aurka, baita prozedura gauzatu ezin izatea eta defentsarik eza sortzen dutenen aurka ere» (107. art.). Lehengo gorabidezko errekurtsoarekin bat datorren errekurtso arrunta —azken baten, errekurtso bera da, baina beste izen batekin—, administrazio egintza sortu duen organoaren goikoari egindakoa alegia, ohiko errekurtsotzat jo ahal izango da Estatuaren Administrazioan, autonomi erkidegokoetan ere bai, baldin eta maila bi edota gehiagoko egitura hierarkikoa badu. Hala ere, ez da oso zentzuduna administrazio errekurtso bakartzat aplikatzea errekurtso arrunt edo hierarkiko hori, toki erakundeen egintzen aurka; egin­eginean ere, Toki Korporazioen buru edo alkatearenak nahiz osoko bilkurarenak direnez ebazpenik gehienak, ez da aukera handirik egongo errekurtso hori aplikatzeko. Nolanahi ere, herri administrazio guztietan egiten da legeak aipatutako


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.