ADMINISTRAZIOAREN ERANTZUKIZUNA
657
beregiko ebazpenik egon ezean —hiru hilabeteren buruan eman beharko da, artikuluak dioenetik—, gaitziritzitzat joko da erreklamazioa, eta ez da administrazio errekurtsorik egin beharrik izango (142.7. art.). Prozedura laburtuari buruz, ostera, legeak oinarrizko irizpide batzuk ezartzen ditu berori geroago arautzeko. Zenbateko batetik beherako kalteak erreklamatzeko onartuko da prozedura hori, eta kalteordaina jasotzeko eskubidea ahalbideratuko du, hogeita hamar eguneko epean jaso ere; baina ondoko baldintzak bete beharko dira horretarako: a) zalantzarik gabekoa izatea karitasun lotura kaltearen eta herri zerbitzuaren jardunbidearen artean. b) Kaltearen balorazioa eta kalteordainaren zenbatekoaren kalkulua ere zalantzarik gabekoak izatea. c) Erreklamazioaren zenbatekoa txikiagoa izatea beren beregi zehaztutakoa baino. Prozedura arruntean bezala, isiltasun negatiboaren araua ezartzen da; hogeita hamar egun igarota beren beregiko ebazpenik gabe, orduantxe gertatuko da, berriz, kasu honetan isiltasun hori.
10. ADMINISTRAZIOAREN ERANTZUKIZUNA ZUZENBIDE PRIBATUKO HARREMANETAN Administrazioaren eraentza juridikotik kanpo irteten diren herri erakundeek ezezik —antolaketa era berezien bidez irten ere—, gogoratu beharra dago herri administrazio guztiek ere izan ditzaketela Zuzenbide pribatuko harremanak, bazterreko kasuetan bada ere. Harremanok, ostera, ondare pribatua kudeatzeko kasuetara mugatzen dira, edota administratibotzat jotzen ez diren (herrilan nahiz zerbitzuak ez izatearren helburu) kontratuen kasuetara. Zuzenbide pribatuari loturiko harreman juridiko horiexek —bazterreko egintzak dira herri administrazioaren jardueran— aipatzen ditu Legearen 144. artikuluak. Egineginean ere, artikulu horrek ezartzen duenez, «Admi ministrazioek erantzukizun zuzena izango dute euren zerbitzupeko langileek eragindako kaltegaleretan; langile horien jarduketa, beraz, Administrazioaren beraren egintzatzat joko da, (euren gain duten Administrazioaren egintzatzat, hain zuzen)». Jurisprudentziari egindako zuzenketa baino ez da manu hori; izan ere, jurisprudentziak ez zuen onartu nahi izan Kode Zibilaren 1902. artikuluak aukera ematea Administrazioaren erantzukizuna eskatzeko. Aurreko arauketak ezartzen zuenez, «kasu horretan, auzitegi arruntetan eskatu beharko zen erantzukizuna» (Estatuko Administrazioaren Eraentza Juridikoari buruzko Legearen 41. art.). Hala ere, arauketa horrek ez bezala, herri zerbitzuaren ibilera on ala txarretik sortzen den erantzukizunerako ezarritako erreklamazio prozedurak aipatzen ditu, orain, indarreko legeak, eta ez du aipatu ere egiten jurisdikzio eskuduna. Hortaz, badirudi legearen asmoa Kode Zibilaren eraentza (1902. art.) aplikatzea izan dela, Zuzenbide pribatuko