Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 267

ADMINISTRAZIOAREN ERANTZUKIZUNA

655

agian baliogabetu egin da aurreko jurisprudentzia eskuzabala; egin­eginean ere, jurisprudentzia horrek —Hornidura eta Garraio Komisariotzarekin egindako kontratuak direla eta— banku korrituak sartu zituen kalteen kontzeptuaren barruan, kontratariek finantza erakundeei ordaindu behar izaten zizkietenak. Korritu horiek, bestalde, legezkoak baino askoz altuagoak ziren, eta Administrazioa atzeratzean pagamendua egitean, orduantxe ordaindu behar izaten ziren; gainera, interes horiek ezezik, legezko interesa ere eman beharra zegoen, zehaztu eta gero (besteak beste, 1974ko martxoaren 28ko, 1976ko urtarrilaren 21eko nahiz apirilaren 29ko, eta 1977ko ekainaren 21eko epaiak). Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak, azkenik, ordaintzeko modu berria onartzen du: gauzez egindako ordainketa. Hori ezezik, diruzko ordainketa ere onartzen du, dena batera egindakoa nahiz aldian aldikoa —kaltea konpontzeko ego­ kiagoa denean erabiliko da azken hori, edota horrela ordaintzea komeni zaio­ nean herri interesari; baina, ordainketa modu hori erabiltzeko, akordio bat egin beharko da interesatuarekin— (140.4. art.).

9. ADMINISTRAZIOARI ERANTZUKIZUNA ESKATZEKO AKZIO ETA PROZEDURA Kaltea sortu eta urtebete igaro baino lehen egin beharko zaio erreklamazioa Administrazioari. Kode Zibilaren 1902. artikuluak ere epe horixe ezartzen du kontratuz kanpoko erantzukizunerako. Herri Administrazioen Eraen­ tza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak dioe­ nez, kalteordaina dakarren egitate edo egintza sortu edota berorren ondore kaltegarria agertu eta urte betera preskribatuko da erreklamazioak egiteko eskubidea (142.5. art.). Preskripzio epe hori zenbatzeko, berriz, errekurtsogilearen ondare zein osasunerako ondorio kaltegarriak egonkortu edota desagertzeko unea, horixe ezarri du jurisprudentziak dies a quotzat. Horrela, antiformalista eta interesatuaren aldekotzat jo zuen «sortarazi zuen egitatetik» adierazmoldea; horrenbestez, kaltea sortzeko egintzaren ondoreek denboran irauten badute —kaltea agertu eta finkatzeko behar den beste denboran iraun ere—, kalte horren norainokoa zehaztean eta beraren balorazioa egitean ezin izango da banandu egintza bere ondore kaltegarrietatik (1970eko otsailaren 12ko, 1982ko urriaren 11ko eta 1984ko apirilaren 16ko epaiak). Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak onartu egin ditu jurisprudentziaren arau horiek: «kalte fisiko nahiz psikikorik eginez gero pertsonei —badio 142.5. artikuluak—, horren ondorioak osatu edota zehazten direnean hasiko da zenbatzen epea».


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.