Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 265

ADMINISTRAZIOAREN ERANTZUKIZUNA

653

bat ukitzen dutelako (1974ko apirilaren 2ko eta 1978ko abenduaren 19ko epaiak). Azkenik, Zuzenbidearen aurkakoa izan beharko da kalte edo galera hori, hau da, «administrazio kudeaketak ukituriko taldearen barruan, administratuak berak ez du izango kalte hori jasateko betebehar juridikorik» (1977ko azaroaren 21eko epaia). Jurisprudentziaren doktrina hori jaso ondoren, Legearen 141. artikuluak orain ezartzen duenez, «norbanakoari eragindako kalteak ordaintzeko, beharrezkoa izango da norbanako horrek —legearen arabera— ez izatea kalteok jasateko betebehar juridikorik». Hara nondik sortzen den aurkakotasun hori Zuzenbidearekin: «Zuzenbidean legebidezko titulurik ez egotetik administratuari ezarritako zama lehengoraezina bidezkotzeko…; halakorik ez dagoenez, bidegabeko kalte bat izango dugu, eta kalte hori ordaindu egin beharko da, bidegabetasun hori dela eta» (1978ko urriaren 4ko epaia). Horrenbestez, desagertu egingo da aurkakotasuna Zuzenbidearekin, kaltea legebidezkotzeko moduko kariren bat agertzen denean, «administratuari zama jasateko betebehar juridikoa ezartzen dion titulu bat» (1979ko urtarrilaren 3ko epaia), edota «legezko manuren bat, gizartearen onerako sakrifikatzeko betebeharra ezartzen diona kaltetuari» (1979ko irailaren 27ko epaia). Oro har, ez da erantzukizunik egongo araudizko ahalgo­ ren bat egikaritzeagatik, hirigintzazkoa adibidez, Lurzoruari buruzko Le­ gearen 87.2. artikuluan ezarritako kasua kenduta (1978ko urtarrilaren 26ko eta 1980ko urriaren 27ko epaiak).

8. ORDAINKETAREN NORAINOKO ETA BALORAZIOA Ordaindu beharrekoaren zenbatekoa zehazteko, baita kalteordaintzeko moduko kalteak eta horien balorazioa zehazteko ere, aldi baterako okupazio kasuetarako ezarritakora jo zuen Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko Legeak, eta desjabetzapen erakundearen balorazio irizpideetara. Ordaindu beharreko kaltearen norainokoa zehaztea da aurkitzen dugun lehenengo arazoa. Konstituzioaren 106. artikuluak, berriz, konponduta dauka arazo hori, ordaindu beharrekotzat jotzen baititu «norbanakoek euren ondasun eta eskubideetan jasandako kalte guztiak»; horrenbestez, kalteak guztiz ordaintzera behartzen du, kalterik gabe gelditzeko biktima edo kaltetua. Edozein kasutan ere, baldintza horiek betez gero, bistan da kalteordainak bere barru hartu beharko dituela, bai sortutako gaitza eta bai lortu gabeko irabazia. Jurisprudentziak jasota dauka guztiz ordaintzearen printzipioa, eta sortutako gaitza nahiz lortu gabeko erabakia sartzen ditu ordaintze horren barruan, horixe baita Kode Zibilaren 1106. artikuluak ezarritakoa (1978ko maiatzaren 9ko epaia). Irizpide hori heriotzaren ondoriozko kalteordainetara aplikatzen da


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.