Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 262

650

RAMON PARADA

Administrazioa da erantzule bakarra. b) Biktimak egindako faltak bakarrik sortzen du erruduntasuna. Administrazioa, berriz, erantzukizunetik aske gel­ ditzen da. c) Biktimak egindako faltak lagundu egin dio kaltea sortzen admi­ nistrazio jarduerari. Orduan, banandu egingo da erantzukizuna. Espainiako jurisprudentziak hasieran gogor jokatu zuen arazo horretan: administrazio erantzukizuna egoteko, ezinbestekotzat jotzen zuen zuzen eta esklusiboa izatea karitasun lotura; eta biktimaren errurik egonez gero, berriz, gaitzirizpena ematen zien uziei (1981eko martxoaren 30eko eta azaroaren 11ko, 1983ko abenduaren 14ko, 1984ko maiatzaren 15eko eta ekainaren 7 nahiz 20ko, eta 1986ko apirilaren 2ko epaiak). Gaur egun, ostera, modu orokorrago baten jokatzen du, Frantzian egiten duten antzera, hain zuzen; egin­eginean ere, BLASCOk ohartarazten duenez, Auzitegi Gorenak «gaur egun ez dauka arazorik Administrazioaren erantzukizuna onartzeko, nahiz eta kaltetuak parte hartu kalte hori eragitean, arinkeriaz edota, batzuetan, legez kontra jokatuta». Horrela, Administrazioaren eta kaltetuaren errua egoteak ez du baztertzen medeapen eskubidea, 1982ko maiatzaren 12ko epaiak adierazten duenez; hegaxkin batek Barajaseko aireportuan izandako istripuari buruzkoa zen epai hori: zanga bat seinalizatu gabe egotea eta pilotoak seinale egilearen jarraibideei jaramonik ez egitea izan ziren istripuaren arrazoiak; auzitegiak erdibanatu egin zituen kalteak Administrazioaren eta erreklamazio egilearen artean.

7. MEDEATZEKO MODUKO KALTEAK ETA KALTEORDAINA DAKARTEN KONTZEPTUAK Ordaintzeko moduko kalteak zehaztearen arazoa —Zuzenbidearen aurkako kalteren bat eraginez gero ordaindu beharra dakarten ondasunak zehaztearen arazoa— Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko 121. artikuluak konpondu zuen hasieran; izan ere, artikulu horrek halako kaltetzat hartu zituen legeak aipaturiko desjabetzapenak ukitutakoak. Gero, lege horren araudiak eta Estatuko Administrazioaren Eraentza Juridikoari buruzko Legearen 40.1. artikuluak zabaldu egin zuten kontzeptu hori, eta ondasun nahiz eskubide guztiak sartu zituzten bertan (kalteturiko norbanakoenak); gauza bera esan du Konstituzioaren 106.2. artikuluak, baita Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak ere: «norbanakoek euren ondasun eta eskubideetan jasaten dituzten kalte guztiak» (139.1. art.), baldin eta beraiek «jasan behar ez badituzte Zuzenbidearen arabera» (140.1. art.). Jabetzari eta gainontzeko eskubide erreal nahiz betebeharrekoei eragindakoak ezezik, jurisprudentziak ordaintzeko modukotzat ezarri ditu biktimaren


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2) by elkarmedia - Issuu