Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 259

ADMINISTRAZIOAREN ERANTZUKIZUNA

647

trazioari egotziko baitzaio batera nahiz bestera; egin­eginean ere, funtzionarioa administrazio antolaketaren barruan dago eta bete baino ez ditu egiten bertan eman zaizkion eginkizunak. Dena dela, funtzionarioaren jokabideak zerikusirik ez duenean beraren eginkizunekin, edota berak egindako falta zein delitu baten ondorio bada Zuzenbidearen kontrako kalte hori, ezin izango zaio erantzukizunik eskatu Administrazioari (1975eko martxoaren 20ko, 1977ko martxoaren 5eko, 1981eko otsailaren 25eko nahiz ekainaren 11ko, eta 1982ko irailaren 23ko epaiak). Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak onartu egingo du Administrazioaren erantzukizuna, agintariaren dolo, erru nahiz arduragabekeria larriak eraginda ere kaltea; halakoetan, berriz, Administrazioari zuzenduko zaio erantzukizun ak­ zioa, eta horrek, kalteak ordaindu eta gero, itzulketa akzioa egikaritu ahal izango du administrazio bidean, kaltea eragin duen agentearen aurka egikaritu ere (142. art.).

6. KARITASUN LOTURA Erantzukizun sistemetan —administrazio, zigor zein zibileko arlokoak izan— hauxe egon beharko da: pertsonaren baten egite edo ez egitea, kaltea eta, azkenik, bion arteko karitasun lotura. Lotura hori adierazteko, legeak dio zerbitzua ondo ala txarto ibiltzearen «ondorio» izan behar dela kaltea (139.1. artikulua). Karitasun loturaren arazoa, jakina, modu berean azaldu beharko da beti, kontutan hartu gabe Zuzenbidearen zein arlo ari garen aztertzen. Horrela, Administrazio zuzenbidean —oraintsu onartu da karitasun lotura—, dogmatika zibilean egin diren lan doktrinal izugarrien atzetik joango da beti lotura horren eraentza, eta zigor arloan egindakoen atzetik gehienbat. Nolanahi ere, zailtasuna ez da sortzen karitasun loturari buruz egindako deskripzio nahiz teorietatik; horietatik zein erabiltzen duen jurisprudentziak arazoak kon­ pontzeko, horixe jakiteak ematen ditu lanak. Hortaz, gehienik onartzen di­ renak aipatuko ditugu: baldintzen baliokidetasuna eta karitasun egokia. Baldintzen baliokidetasunaren ikuspegitik, kaltea egotea ahalbideratzen duten egitate edota gertaera guztiak jotzen dira kaltearen karitzat; horrenbestez, beharrezkoak izango dira kaltea gertatzeko, horiek barik ez bailitzateke kalterik egongo. Aldiz, hara zer dioen, CHAPUSek dakarrela, karitasun egokiaren teoriak: «konpondu beharreko kaltea sortu ahal izan duten egitateen artean, zehaztu egin beharko da zeinek duen kalte hori eragiteko aukerarik gehien egoera arrunt baten, hau da, ea zeinek izan duen garrantzirik erabakigarriena kalte hori sortzeko; horixe izango da kaltea eragin duen karia».


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2) by elkarmedia - Issuu