Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 254

642

RAMON PARADA

ez­zilegia dela adierazteak sorturiko kalteak ordaintzen diren bezalaxe. Halakoetan, kalteok ez dira joko deuseztatzearen berezko ondoriotzat. Edozein kasutan ere, gaur egun ezinbestekoa da eragitea botere legegilearen erantzukizunari. Izan ere, lege baten bidezko desjabetzapen berezi eta zuzenekin gertatzen den bezala —aurreko kapituluan ikasiak—, zabaltzen ari da legeen bidez gobernatzeko joera, zeren Estatuaren organo legegileak ugaritu egin baitira, autonomietako parlamentuen eraginez. Horrek, bestalde, errekurtsorik jarri ezin izatea dakar, eta ondare erantzukizunik ez egotea; hortaz ba, ez dira erabiliko administrazio organoen jarduketa erak, epaitzeko moduko organo erantzuleenak alegia. Horrenbestez, kritikatzeko modukoa izango da Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen ahalegina: hertsatu egin nahi izan ditu konstituzio printzipioak, eta Estatu nahiz autonomietako legeetara jotzeko agindu, lege orokor nahiz berezietan, ezagutzeko legegilearen egintzen —horrelaxe deitzen zaie bertan legeei— ondoriozko erantzukizunaren eraentza («herri administrazioek —badio 139.3. artikuluak— kalteordain batzuk eman beharko dizkiete norbanakoei, aplikatzearen ondorioz eskubiderik kentzen ez duten legegilearen egintzak, baldin eta norbanako horiek ez badute egintzok jasan beharrik; edozein kasutan ere, egintza horiek zehazturikoaren arabera eman beharko diete beti kalteordaina»). Manu hori, dena dela, ez da batere zentzuduna, indarrik gabe geldi baitaiteke edozein unetan, beste zenbait lege orokor nahiz berezi direla eta. Konstituzioaren aurkakotzat ere jo ahal izango da, gainera, lege arrunta erabiltzen baitu legegilearen erantzukizuna arautzeko; izan ere, Konstituzio manu berariazkoek bakarrik arau dezakete erantzukizun hori, edota Konstituziotik bertatik ateratako arauek bestela.

5. ZERBITZUAREN IBILERA ONA ALA TXARRA EGOZPEN KARITZAT. FUNTZIONARIOAREN BERAREN FALTEN ONDORIOZKO ERANTZUKIZUNETIK ASKE UZTEA ADMINISTRAZIOA Egintza kaltegarriren bat sortzean oinarritzen da, ikusi dugunez, administrazio erantzukizuna; egintza hori, berriz, herri zerbitzuen ibilera on ala txar batek eragiten du. Horrenbestez ba, herri zerbitzuaren kontzeptua izango da jarraian zehaztu beharrekoa, eta zerbitzu horren ibilerak ea noiz dakarren kalteordaina emateko betebeharra. «Herri zerbitzu» adierazmoldeak administrazio jarduera osoa adierazten du hemen, eta bere barru hartuko ditu, beraz, herri zerbitzu jarduera —adiera hertsian ulertua, prestaziotzat alegia—, polizi jarduera edo jarduera mu-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2) by elkarmedia - Issuu