Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 253

ADMINISTRAZIOAREN ERANTZUKIZUNA

641

4. ESTATUAREN ERANTZUKIZUNA BOTERE LEGEGILEAREN EGINTZA ETA ARAUEN ONDORIOZ Botere legegilearen jardunbideak ere zenbait kalte­galera eragin ahal dizkie hiritarrei, Estatuaren gainontzeko botereek eragin ahal dizkietenak hain zuzen, edota horien antzekoak. Legegilearen erantzukizun kasu nagusietan, legeak kendu egiten du hainbat ondasun edo zerbitzuren edukitza, baita erakunde pribatu edota jarduera zilegi batzuk ere, eta sektore publikoari ematen dizkio. Baina kentze horien ordez, kalteordaina eman behar izaten du Konstituzioaren hiru manutan oinarrituta: 33.3. artikuluaren arabera, botere guztiek edukiko dute inori kendutako ondasun eta eskubideak ordaindu beharra; 9.3. artikuluak, berriz, herri botere guztien erantzukizuna ezartzen du; azkenik, 14. artikuluak bereizkeria debekatzen du (izan ere, bereizkeria eta nahierarakotasun hutsa izango litzateke kontutan hartzea Estatuko zein organok eragin duen kaltea, kalte hori ordaintzeko ala ez ordaintzeko). Irtenbide horixe ezartzen du abuztuaren 2ko 29/1985 Legeak, zeren lurpeko urak nazionalizatzean, aurretik egikarituriko eskubideak errespetatzen baititu, orduko egin diren aprobetxamendu pribatuak alegia. Itsasertzei buruzko 22/1989 Legeak, aldiz, ez du halakorik egiten; lege horrek ahal izan duen guztia egin du kalteordainik ez emateko itsaso­lehorreko aldean lehen pribatuak ziren jabetzak kentzeagatik: kalteordainaren ordez, titulu bat ematen die kaltetuei, herri jabariko ondasun bihurtu direnen administrazio emakidaren titulua; hirurogei urterako ematen die, gehien jota. 1991ko uztailaren 4ko konstituzio epaiak dioenez, zatikako kalteordain hori bat dator Konstituzioarekin; kasu bakar baten izan daiteke konstituzio aurkakoa: «zentzunaren arabera jabetza kentzeak zerikusirik ez duenean beraren ordez emango den kalteordainarekin». Nekezago konpontzen dira, bestalde, jardueraren bat debekatzeko kasuak, arriskuren bat dagoela­eta debekatzekoak. Herri intereseko neurri horren kostua, debekuak ukituriko norbanakoek bakarrik jasan behar dute?, ala kalteordaina jasotzeko eskubidea izango dute, ba? Gure iritzian, eta aurreko desjabetzapen kasu horretan bezala, nahitaez onartu behar da kalteordaina jasotzeko eskubidea, aldez aurretik egikarituriko eskubideak desjabetzen direnean (esate baterako, establezimenduak ixtea; edo ondasunak suntsitzea, legeak debekatu egiten duela­eta euron erabilera; edota bezeroak galtzea), baldin eta bete nahi badira Konstituzioak ezarritako printzipioak berdintasunari eta tartekaritza debekatzeari buruz. Azkenik, Konstituzio Auzitegiak deuseztaturiko legeen ondoriozko kalteak ditugu. Kalte horiek ordaindu egin beharko dira, ebazpen edo araudiren bat


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.