Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 247

ADMINISTRAZIOAREN ERANTZUKIZUNA

635

eskubideei egindakoengatik zeregin berezien barruan». Dena den, arauketa horiek ondore praktiko gutxi izan zuten, manuok indarraldi oso laburra izan baitzuten 1936­1939ko gerra zibilaren ondorioz. Guztiarekin ere, Frankoren garaiko legeriak jorratu zuen lehenengoz administrazio erantzukizunaren arauketa. Lehenenik, toki legerian (Toki Eraentzari buruzko 1955eko Legearen testu artikulatuko 405 eta 406. art.ak); eta gero, modu orokorrago baten, Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko 1954ko Legean (121 eta 122. art.ak). Azken horrexek nagusiarazi zuen, hain zuzen, modurik zabalenean arauketa hori: «lege honek aipaturiko ondasun edota eskubideetan jasandako kalte guztien ordaina jasoko dute norbanakoek, desjabetzapenari buruzko prozeduraren arabera jaso ere, baldin eta kalteok herri zerbitzuen ibilera on ala txarraren ondorio badira, edo auzibideetan fiskalizatu ezineko neurrien ondorio». Ondoren, Estatuko Administrazioaren Eraentza Juridikoari buruzko Legera igaroko da arauketa; jarraian, Konstituziora; eta, azkenik, Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legera (139 eta ondorengo art.ak). Arauketa orokor hori albo batera utzita, badira beste zenbait arauketa berezi ere. Horietako batzuek zalantzan jartzeko moduko legezkotasuna dute, araudi hutsen bidez mugatzen baitute erantzukizun horren norainokoa; kasu baterako, 1960ko maiatzaren 19ko Posta Ordenantza, postatrukea eta postazko fardelak galtzeari buruzkoa. Ondokoa ere erantzukizunari buruzko eraentza berezitzat joko da: norbanakoen gorputzetan egindako kalteak ordaintzeko ezarritakoa, hain zuzen ere, talde armatu edota antolatuek nahiz euron albokoek egindakoak (abenduaren 26ko 9/1984 Lege Organikoaren 24.1. art. eta urtarrilaren 24ko 336/1986 Errege Dekretua); erantzukizun hori, berriz, hiri segurtasuneko zerbitzuaren ibilera akastunaren ondorioa izango litzateke.

2. ADMINISTRAZIO ERANTZUKIZUNAREN OINARRIA ETA JATORRIZKOTASUNA. KALTEAREN KONTZEPTUAK ERRUARENA ORDEZTEA Kode Zibilak arautzen du, orokorrean, kontratuz kanpoko erantzukizuna, zenbait kalte egitearen ondoriozkoa. Horrenbestez, azaldu egin beharko da ea zergatik egiten den, ea zer beharrizan ote dagoen, arauketa berezia egiteko herri botereek eragindako kalteetarako; era berean, zehaztu egin beharko dira eraentza juridiko horren berezitasunak. BENOITen iritziz, bizitza defendatzearen ideia da erantzukizun zibilaren arauketa zibilistaren oinarria; norbanakoen arteko harremanak gauzatzen dira bizitza horretan, eta horixe da defendatu beharrekoa. Bestalde, kontutan hartu behar da zenbait kalte sortu ahal direla harremanotan; beraz, onartzeko mo-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2) by elkarmedia - Issuu