Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 244

632

RAMON PARADA

1. ADMINISTRAZIOAREN ERANTZUKIZUNAREN JATORRIA ETA BERAREN ARAUKETA POSITIBOA Subjektuaren egoera da erantzukizuna, babesturiko interes bati egindako kaltearen ondorioa beraren gain duen —legeak ezarrita— subjektuaren egoera. Erantzukizun hori kontratuzkoa izan daiteke, banakako harreman juridikoetako betebeharren bat ez gauzatzetik sortzen bada medeatu beharra; kontratuz kanpokoa ere izan daiteke: halako harreman juridikoetatik kanpo sortutakoa, hau da, inori kalterik ez egiteko agindu orokorra (neminem laedere) urratzen duen egite edota ez egiteren baten ondoriozkoa. Kontratuz kanpoko erantzukizunak —aquiliotarra ere deitua, Aquilia Legeak zehatu baitzuen lehenengoz Erroman— Zuzenbide zibilean ditu jatorria eta hasierako arauketa. Erantzukizun hori zuzena izan daiteke, norbere egiteren baten ondoriozkoa alegia; eta zeharkakoa, norbere zainpeko pertsona nahiz gauzek eragindakoa, edota norbere onuran jarduteko aukeratuek sortutakoa (Kode Zibilaren 1902 eta 1903. art.ak). Azken horietan errua dagoela joko da (in vigilando edo in eligendo), errua oinarrizko osagaia baita medeapen erakundearen arauketa pribatistan. Administrazio zuzenbideak ere onartu egiten du kontratuz kanpoko erantzukizuna, erantzukizun orokorra alegia, aukera ematen duena kalte­ galerak ordaintzea eskatzeko Estatuari, herri botereen jarduerak hiritarren ondarean sortutako kalte­galerak, hain zuzen. Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko Legearen Zioen Azalpenak dioenez, «ondare interes pribatuari egiten zaio kalte beti halakoetan; kalte hori, berriz, beharrezkoa izaten da batzuetan, herri interes edota ordena direla eta, baina kalteturiko ondasun juridikoaren titularrak ez du zertan berak bakarrik jasanik». Konstituzioaren 106. artikuluak, bestalde, nagusiarazi egiten du Estatuaren erantzukizunaren printzipioa: «norbanakoek, beti ere Legean ezarritakoaren arabera, eskubidea izango dute kalteordaina jasotzeko kalterik jasanez gero euren ondasun edota eskubideetan —ezinbeste kasuetan izan ezik—, baldin eta herri zerbitzuen ibileraren ondorio bada kaltea». Hala ere, Estatuaren ondare erantzukizuna ez da oraintsu arte onartzen izan, bateraezinak izan baitira beti subiranotasun eta erantzukizun kontzeptuak (the King can do not wrong). Izan ere, LAFERRIEREk ere bazioen XIX. mendearen erdialdean: «norbait gainontzeko guztiei ezarri ahal izatea da subiranotasuna, inolako konpentsaziorik gabe ezarri ere». Beraz, Administrazioaren erantzukizun zibila orokorrean onartzera igaro gara, Estatuak erantzun beharrik ez izatetik; igarotze horrek, ordea, ez dio bide berdinari jarraitu toki guztietan, eta arauketa desberdinak agertzen dira herri batetik bestera. Herri batzuetan jurisprudentziak sortu du erantzukizun zibila, Frantzian kasu baterako; beste batzuetan, Italian adibidez, manu zibiletatik,


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.