628
RAMON PARADA
Bistan dago, bestalde, ezin izango direla objektu berdinak errekisatu gerra nahiz mobilizazio garaian eta bake garaian. Edozein kasutan ere, erre kisizioen muga bakarra udalerrietako baliabideak izango dira, eta betibeti errespetatu beharko dira, denbora zentzudun baten, zibilek elikatzeko behar dituzten bizikaiak (103. art.). Errekisizioaren ondorioz emandako prestazioek, berriz, kalteordaina jasotzeko eskubidea dakarte, eta kalteordain horren zenbatekoa, ostera, emandako zerbitzuarena, errekisaturikoaren benetako balioarena eta errekisizio horrek eragindako kalte nahiz ande edo desperfektuena izango da (105.1. art.). Gerra garaian, baita mobilizazio oso nahiz zatikakoak daudenean ere —maniobretarako mobilizazioak ez badira—, agintari militarrek aukera izango dute ondoko guztia erabiltzeko, errekisatu ondoren: ondasun higikor eta higiezinak, eskubideak, enpresak, industriak, ostatuak, prestazio pertsonalak eta, oro har, helburu militarrek zuzen nahiz zeharka behar duten guztia (Desjabetzapenari buruzko Legearen 101. art.). Bake garaian, berriz, hauxe baino ezin izango da erre kisatu: langile, abere eta materialentzako ostatuak; ogi eta pentzu zatikoak, erregaia nahiz argiak, ostatua, eta gaixo nahiz zaurituei kasu egiteko behar den guztia; azkenik, ejerzituen edota horien zerbitzuko langileak, abereak, eta materiala garraiatzeko lurgaineko, itsasoko nahiz aireko bideak. Azken prestazio bi horiek hogeita lau ordutik behera iraungo dute aldi bakoitzean (102.1. art.). Indarrak biltzeko maniobra handiak daudenean, ostera, agintari militar eskudunak landa zein hiri jabetzak errekisatu ahal izango ditu maniobretarako bide lagungarritzat (102.2. art.). Halaber, Zuzenbidea erabilita, eta entseiu bidean, garraiobide guztien errekisizioa erabaki ahal izango da, bai animalien bidezkoena eta bai bestelakoena (102.3. art.).
19. ALDI BATERAKO OKUPAZIOAREN ONDORIOZKO KALTEORDAINA Aldi baterako okupazioa oso hurbil dago ondasun higiezinen errekisiziotik, hor ere aldi baterako kentzen baita ondasunon erabilpena. Horrenbestez, esan daiteke ondasun higiezinen errekisizio zibila dela, etxebizitzen kasua alde batera utzita (Legearen 109. art.). Desjabetzapenari buruzko Legeak onartu egin du Administrazioak egitea aldi baterako okupazioa; halaber, onartu egiten du administrazio horren eskubideetan subrogatu diren pertsona nahiz erakundeek egitea, eta ez bakarrik lege berezietan ezarritako kasuetarako, baita honexetarako ere: