DERRIGORREZKO DESJABETZAPENA
627
takoak; garraio horietan emandako denboraren ondorioz galdutako lansariak; famili ondarea murriztea, abelur ekoizpenean izandako beherakaden eraginez —familiak aprobetxaturiko lurra murriztearen ondoriozko beherakadak, jabetza, errentamendu eta auzoko lurrak auzotartasunean oinarriturik lupertzeko eskubidea direlaeta aprobetxatu ere—; azkenik, interesatuak bere bizilekuan gauzaturiko lanbide, merkataritza eta eskulan jarduerak geldiaraztearen ondoriozko kalteak (89. art.). Kalteordain horiei aplikatzeko moduko tipoak, bestalde, Ministroen Kontseiluak zehaztuko ditu, Estatu Kontseiluak bere irizpena emanda gero, eta gobernadore zibilak burututako Batzordeak proposatuta —ukituriko erakundeko alkatea batzorde horretakoa izango da—; batzordeak, berriz, tipo horiek aplikatuko ditu bigarren fase baten, baina aukera egongo da erreklamazioak egiteko Probintziako Desjabetzapen Epaimahaian (Legearen 90 eta 92. art.ak, eta Araudiaren 107 eta ondorengoak).
18. NAZIOAREN DEFENTSA OINARRI DUTEN ARRAZOIEN ONDORIOZKO DESJABETZAPENA. ERREKISIZIO MILITARRA Arrazoi militarren ondoriozko desjabetzapenei dagokienez, Desjabetzapenari buruzko Legeak hauxe arautuko du: lehenengo eta behin, itsasertz eta mugetako alde militarretan dauden higiezinen eskuratzeak; eta gero, nazioaren defentsa eta segurtasunerako beste zenbait beharrizan presakoren ondoriozko eskuratzea. Horretarako, ostera, berezitasun bi sartuko ditu; bate tik, presako prozedura erabilita tramitatuko dira desjabetzapenok eta, bestetik, ejerzitu eskudunaren militarra izango da Probintziako Desjabetzapen Epaimahaiko funtzionario teknikoa (100. art.). Errekisizioari dagokionez, berriz, esan daiteke ez dela berezitasun hutsa. Ezaugarri bereziak dituen erakundea da, gerrak egiteko baldintza historiko batzuen ondoriozkoa; baldintza horiek, bestalde, badirudi gainditu egin direla behin betiko, hondamen nuklearraren meatxuak jota bizi baikara. Errekisizioan alderantziz jartzen da aurretiazko ordainketaren araua, bai egitatez eta bai Zuzenbidez, eta horixe da erakunde horren eta desjabetzapen arruntaren arteko desberdintasuna; izan ere, agintari militarrak ondasunak eskuratzen ditu lehenik, aldi baterako nahiz betiko, eta ordaindu, ostera, gero ordainduko du euron prezioa edota kalteordain egokia. Errekisizio Militarren Batzorde Baloratzaile Nagusiak zehaztuko du kalteordain hori, baita probintzietako batzordeek ere; Probintziako Desjabetzapen Epaimahiak, halaber, ez du eskuhartzerik izango horretan (106. art.).