Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 238

626

RAMON PARADA

Desjabetzapen mota hori causa expropiandiaren izaera bereziak bereizten du; izan ere, kari horrek jabetzapenaren gizarte eginkizuna betetzea izaten du helburu. Halaber, beraren izaera zehatzaileak ere bereizten du, zehapentzat jarduten baitu desjabetzapenak, jabeak gizarte helburua ez betetzearen ondoriozko zehapentzat. Desjabetzapen­zehapena aplikatzeko, bestalde, ondoko baldintzak bete beharko dira: lege batek edo Ministroen Kontseiluak erabakitako dekretu batek aditzera ematea eraldaketa batzuk jasan beharko dituela ondasun nahiz ondasun kategoria jakinen batek, edota erabilera zehatza izan beharko duela; Legeak garbi ezartzea derrigorrezko desjabetzapenaren mehatxua, ez­betetzerik gertatzen denerako; eta, azkenik, epe bat egotea finkatuta adierazitako eginkizun zehatza gauzatzeko, eta epe hori bukatutakoan, ostera, jabeak oraindik ere gauzatu gabe edukitzea, guztiz nahiz oinarrian, eginkizun hori (Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 72. art.). Norbanakoak direnean desjabetzapenaren onuradunak, prozedura horrek berezitasuntxo bat izaten du; hain zuzen ere, Administrazioak berak desjabetu ahal izaten du gauza, berorren balioespena ordainduta, eta norbanako horiei adjudikatu ahal izaten die gero, edota herri enkantean jarri; azken kasu horretan, berriz, lizitazio oinarria finkatzeko bakarrik izango da garrantzitsua balioespena [75.b) art.].

C) Herriz aldatzea dakarren desjabetzapena Desjabetzapen mota hori, Legearen 86. artikuluak dioenez, ondoko kasuan gertatuko da: «udalerri edo toki erakunde txikiagoren bateko famili guztien edota gehienen euskarri nagusi diren lurrak desjabetu behar direnean»; halakoetan, biztanleak herriz aldatzea erabaki ahal izango du Ministroen Kontseiluak, bai bere arioz eta bai korporazio interesatuek eskatuta. Desjabetzapen mota horren eraentza juridikoaren helburua, berriz, kaltea oso­osorik konpontzea da, eta horretarako: a) Ukituriko erakundearen lurraldeko ondasun higiezin guzti­guztiak desjabetuko dira, ez bakarrik okupatu beharreko lurrak, salbu eta lurrok bakarrik ez desjabetzeko eskatzen dutenean interesatuek (87. art.). b) Auzotarrek eskubidea izango dute lurralde berriak lehengoaren ezaugarri berdinak izateko (88. art.). c) Kalteordainak jasotzeko eskubidea ere izango dute, lekuz aldatzeak eragindako kalteen ordainak jasotzekoa hain zuzen, eta kalte horien barruan, berriz, hauexek sartuko dira: egoitza aldatu beharra ezinbestez; familia lekuz aldatzeak sortutako gastuak; ostilamendu eta lan­tresnak garraiatzeak sortu-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2) by elkarmedia - Issuu