DERRIGORREZKO DESJABETZAPENA
625
mahaikide teknikoa edo herrilanen zerbitzuburua), edota ad hoc eraturiko ba足 tzorde bat jartzea Epaimahai horren ordez (Espainiako Institutuak, Hezkuntza eta Zientzi Ministerioak eta ukituriko jabeak izendaturiko hiru akademiko, histori eta arte ondasunen desjabetzapenak direnean). Kolonizazioaren ondo足 riozko desjabetzapenetan, berriz, Desjabetzapenari buruzko Legeak ordez足 tailetzat joko du bere burua, gai horretako legeria bereziaren ordeztailetzat (97. art.).
A) Alderik aldeko edota ondasun taldeka egindako desjabetzapena Lurralde zabalak desjabetzeko prozedurak, edota taldeka har daitezkeen ondasunak desjabetzekoak, gehieneko nahiz gutxieneko prezioen teknika erabiltzea du ezaugarri balioespena zehaztean. Ministroen Kontseiluak obra proiektua eta zuinketa onestea erabakitzen duenean hasten da prozedura; erabaki horren bidez, berriz, betetzat joko da okupatzeko beharrizanaren tramitea (Desjabetzapenari buruzko Legearen 60. art.). Balioespena finkatzeko, Administrazioak sailkapen proiektu bat egiten du poligono talde zehatzetan desjabetu beharreko alde zein ondasun motei buruz, kontutan hartuta ondasun horien izaera ekonomikoa; era berean, balorazio prezio gehieneko eta gutxienekoak ezarriko ditu berezituriko poligono edo talde bakoitzeko, kasuan kasuko aplikazio moduluak ere finkatuta. Gero, proiektua jendaurrean azaldu, eta aukera ematen da bidezko erreklamazio guztiak egiteko. Horretarako, erreklamazio egileek eta Administrazioak elkarren aurkako preziamendu orriak azalduko dizkiote Desjabetzapen Epaimahaiari, eta horrexek erabakiko ditu eztabaidan dauden gehieneko eta gutxieneko prezioak; erabaki horren aurka, berriz, jurisdikzio errekurtsoa egin ahal izango da (61.etik 67.erako art.ak). Gehieneko eta gutxieneko prezioak behin betiko finkatutakoan, eta euren aplikazio modulu egokiak ere ezarri ondoren, prezio horiek manuzkoak izango dira poligono edo talde bakoitzaren finka eta ondasunak baloratzeko. Prezioek bost urteko indarraldia izango dute, erabaki eta biharamunetik zenbatzen hasita, baldin eta modu nabarmenean aldatzen ez bada monetaren balioa; nabarmen aldatzekotan, prezioak orokorrean eta banan足banan berrikusteko erabaki ahal izango du Ministroen Kontseiluak, Estatu Kontseiluak esan beharrekoa entzun eta gero (69 eta 70. art.ak). B) Jabetzaren gizarte eginkizuna ez betetzearen ondoriozko desjabetzapen-zehapena