624
RAMON PARADA
(1986ko martxoaren 24ko epaia). Aurkaratze hori onartzeko prozedura baldintzatzat, berriz, Legeak ezartzen du balioespentzat finkaturiko zenbatekoa «sei aldiz handiago edota txikiagoa izan behar dela errekurtsogileak alegaturikoa baino, edota bidezko tramitean azaldutakoa baino» (126.2. art.). Nolanahi ere, baldintza hori Konstituzioaren aurkakoa izan daiteke, murriztu egiten baitu epaileen benetako babesa lortzeko eskubidea, Konstituzioaren 24. artikuluak ezartzen duena. Azkenik, 1954ko Legearen Zioen Azalpenak harroharro adierazten duenez, lege horretan laburtu egingo dira prozedura epeak, baina horrek ez du askorik lagundu desjabetzapen espediente eta prozedura astunak arintzen. Desjabetzapenari buruzko Lege horren 126.4. artikuluaren adierazpenak ere, desjabetzapenaren auzibideen lehenezpenezko txandari buruzkoak —Jurisdikzioari buruzko Legearen 77. artikuluak ere aipatua—, ez du balio izan horiek arintzeko; hona hemen zergatik: batetik, Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 63. artikuluak ez duelako bermatzen Administrazioak epemuga horiek betetzerik («epemuga edo epearen izaeraren arabera beharrezkoa denean, orduantxe bakarrik deuseztatuko da epez kanpo egindako administrazio jarduera»); bestetik, auzibideak tramitatzerakoan duen lehenespena ez delako eragingarria aurre egiteko Administrazioarekiko auzibide auzitegiek jardutean izaten duten berandutza izugarriei —errekurtsoak pilatzearen ondoriozko berandutza—.
17. DESJABETZAPEN BEREZIAK Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko Legearen III. tituluak zazpi desjabetzapen kasu berezi arautzen ditu, ondokoa izanik kontutan: desjabeturiko objektuaren hedadura, kariaren berezitasuna eta ondasunen helburua nahiz desjabetzapenaren ondore kolektiboa. Edozein kasutan ere, berezitasun erlatiboak dira eta ez dute erakundearen edukia ukitzen, ezta arauketa orokorraren oinarrizko eskema ere. Geroko arau bereziago batzuek jaso egin dituzte arauketa horietako zenbait, adibidez, hirigintzaren ondoriozko desjabetzapenarekin gertatzen den bezala (Lurzoruari buruzko Legea), edota arte, historia nahiz arkeologiazko balioa duten ondasunekin (Historia eta Arte Ondareari buruzko 1985eko Legea). Beste zenbait kasutan, toki erakundeek egindako desjabetzapenetan, esate baterako, edota herrilanen ondorioz egindakoetan (Lurzoruari buruzko Legea, Toki Eraentzari buruzko legeria), aspektu oso zehatzak baino ez ditu aipatzen Desjabetzapenari buruzko Legeak: kasu baterako, zenbait kide egotea Probintziako Desjabetzapen Epaimahaian (toki erakundeak izendaturiko