Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 234

622

RAMON PARADA

Gobernadore zibilak edota Administrazio desjabetzaileak ebazpena emango dute Administrazio interesatuaren txostena aztertu ondoren, eta bidezko deritzeten egiaztatzeak eginda gero. Ebazpen horren aurka, ostera, gorabidezko errekurtsoa egin ahal izango zaio gai horretan eskumena duen ministroari; jarraian, jurisdikzio errekurtsoa ere egin ahal izango da (67.3. art.). Administrazio desjabetzailea ez bada desjabetzapenaren onuraduna, entzunaldi eta defentsa tramiteak eman beharko zaizkio. Bistan da, bestalde, arautua dela egintza, ez zuhurtziarakoa (1979ko otsailaren 7ko epaia). Ondoreei dagokienez, lehengoratzeak behartu egiten du itzultzera ondasunak desjabetuari; hala ere, lehengoratze hori ez da beti in natura egiten. Horixe gertatzen da, hasiera batekoa barik beste erabileraren bat ematearen ondorioz, desjabeturiko ondasuna aldatu eta ezinezkoa denean itzultzea (kasu baterako, hasieran ezarritakoaren ordez beste herrilanen bat egin bada desjabeturiko lurretan); halakoetan, berriz, kalte­galeren ordainketa huts bihurtuko da lehengoratze eskubidea, berez debekaturik badago ere halakorik gertatzea (Araudiaren 66. art.). Desjabeturiko ondasunak itzultzeko, itzultze horren onuradunak balioespena eman beharko dio desjabetzapenaren onuradunari, ondasunen oraingo jabeari alegia. Balioespen horren zenbatekoari dagokionez, ostera, hara zer dioen Desjabetzapenari buruzko Legeak: desjabetzapenaren eta lehengoratzearen artean ez badira urte bi baino gehiago igaro, jatorrizkoa izango da balioespena, baina egindako hobekuntzak gehitu eta eragindako kalteak kenduta. Urte bi baino gehiago igaroz gero, ordea, balorazio berria egin beharko da; finkaren balioa hartuko da oinarri horretarako, eta balio hori izango da berreskuratzeko eskatzen denean duena, hain zuzen. Hori, bestalde, balioespena zehazteko finkatuta dauden arauen arabera konponduko da (Legearen 54. art.). Edozein kasutan ere, desjabetuak itzuli beharreko balioespena zehaztean, kontutan izan beharko da lurzatiko eraikuntzen balioa, Administrazioak egindakoena finka okupatu zuenean (1978ko apirilaren 24ko epaia).

16. JURISDIKZIO BERMEAK Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko Legeak —legegileak eta jurisprudentziak gai honi buruz duten tradizioari jarraituz— jurisdikzio berme bikoitza ezartzen du jabetza babesteko; horrela, ezin izango da jabetzarik kendu desjabetzapenik egon ezean, eta desjabetzapen irregularrak ere ezin izango dira egin. Administrazioarekiko auzibidea eta auzitegi zibiletan egindako interdiktua, horiexek dira ezarritako bermeak. «Legeak ezarritako oinarrizko baldintzak bete barik, hau da, herri onura nahiz gizarte interesaren adierazpena, okupatzeko beharrizana edota aurretiazko ordainketa egin barik Ad-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.