Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 231

DERRIGORREZKO DESJABETZAPENA

619

Okupazioa egin ondoren, balioespenaren espedientea gauzatuko da, prozedura arruntaren tramiteak erabilita, hau da, adiskidetasunezko akordioaren edo Desjabetzapen Epaimahaiaren bidez; era berean, diferentzien ordainketa ere egingo da, betiko prozedura gauzatuta.

15. LEHENGORATZE DESJABETZAILEA Lehengoratzea —Desjabetzapenari buruzko Legearen 54. artikuluak dioenez— desjabetuak eta bere kausadunek duten eskubidea da; berorren bidez, oso­osorik berreskuratu ahal izango dute desjabeturikoa, edo soberan gelditu den zatia, baldin eta obra betearazi ez edota ezartzen ez bada desjabetzapena sortu zuen zerbitzua. Nolanahi ere, balioespen egokia ordaindu beharko diote Administrazioari. Desjabetzapena ekarri zuten obra eta zerbitzuak barik, beste zenbait obra egin nahiz zerbitzuak ezartzeko debekua izango da, berriz, eskubide horren oinarria (Araudiaren 66. art.). Edozein desjabetzapen motatarako dago aintzatetsita lehengoratzea, hirigintzarako eta alderdien adostasunez egindako desjabetzapenetarako ere bai; izan ere, lehengoratzearen arloan, adostasun hori «balioespena zehazteko modua da; ondorioz, ezin izango du oztopatu lehengoratze eskubide oinarrizkoa, hau da, desjabetuek duten azken bermea desjabetzapen karitik babesteko» (1981eko maiatzaren 25eko epaia). GARCÍA DE ENTERRÍAk dioenez, lehengoratzea «desjabetzapenaren gertatze bidezko baliogabetasun kasutzat hartu beharko da, kariaren osagarri oinarrizkoa ez egoteak dakarren baliogabetasun kasutzat, hain zuzen. Desjabeturiko ondasunaren destinoa izango da, berriz, desjabetzapen karia eta, beraz, zentzuzkoa da kari hori ex post hartzea aintzat. Hala ere —gaineratzen du autore horrek—, gertatze bidezko baliogabetasun horrek badu berezitasun bat ere; hain zuzen ere, ex nunc izaten dituela ondoreak, hau da, ez duela jatorrizko baliozkotasuna gaitzesten, desjabetzapena egin zenekoa alegia. Beraz, ez da deuseztatzen desjabetzapena: amaitu egiten dira berorren ondoreak, hots, suntsiarazi egiten da desjabetzapen hori; suntsiarazpen hori gauzatzeko, ostera, jatorrizko eskualdaketa barik kontrakoa egiten da, alderdiek itzuli egiten dizkiete prestazioak batak besteari (Kode Zibilaren 1123. art.), eta horrexeri esaten zaio lehengoratze». Dena dela, jurisprudentziak baldintza suntsigarritzat hartzen du gehienetan lehengoratzea, desjabetzapen negozio juridikoa suntsiarazteko baldintzatzat, nahiz eta inoiz hartu den gertatze bidezko baliogabetasuntzat (1979ko otsailaren 7ko epaia). Baina baldintza suntsigarri horren ondoreak ez dira ex lege gertatuko. Izan ere, ondoreok Administrazioaren egintza bat behar dute, desjabetuak duen


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2) by elkarmedia - Issuu