Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 228

616

RAMON PARADA

aipatzen dira balioespena finkatzeko, baita bidezkotzeko ere, ordaintzean dauden atzeratzeen ondoriozko zuzenketak.

13. DESJABETURIKO ONDASUNEN OKUPAZIOA. JABETZA TRANSFERITZEKO UNEA Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko Legeak ez du zehazten noiz eskualdatzen den jabetza, desjabeturiko ondasun edota eskubideen jabetza alegia. Kode Zibilaren 609. artikulua aplikatuz —artikulu horren arabera, titulua eta gauzaren traditioa behar dira jabetza eta gainontzeko eskubide errealak eskualdatu ahal izateko—, ondasunen edukitza eskuratzen duenean — ordainduta eskuratu ere, titulutzat hartuko baita ordainketa—, orduantxe lortuko du onuradunak jabetza, prozedura arruntean. Edukitza eskuratze edo okupazio hori, bestalde, gauzatutzat joko da —traditio ficta gisa— okupazio akta idazten denean (Kode Zibilaren 1462. art.); horrek, hala ere, ez dakar nahitaez alderdiek desjabeturiko lurretan egon behar denik ondasuna, ezta benetako ematerik egin behar izaterik ere. Edozein kasutan ere, Jabetza Erregistroan inskribatzearen tramitea —tramite ez eratzailea— bete baino lehen eskualdatuko da jabetza, ez dute zerikusirik batak bestearekin; izan ere, ordainketa eta okupazio aktak titulu egokiak izango dira tramite hori betetzeko, baita prezioa jarri izanaren akta nahiz gordailuko gordekin egokiarena ere. Presako desjabetzapenean, bestalde, aldi berean gertatzen dira okupazioa edota desjabeturiko ondasunen edukitza eskuratzea eta jabetza eskualdatzea, nahiz eta desjabetuak aurretik jaso ez Epaimahaiak finkaturiko balioespena; horren ordez, behin­behineko balioespena jasoko du, edo «okupatu aurreko gordailua». Tesi horren alde, hauxe esaten da: okupazioaren bidez, jabetza eskubidearen eduki guztiak kentzen zaizkio desjabetuari; xedatzeko ahalmenak ere kentzen zaizkio beraz, baita desjabeturiko ondasuna oinarrian aldatzeko ahalmena ere, eta ez bakarrik ondasun hori erabili eta lupertzeko eskubidea. Ahalmen horiek guztiak oso­osorik igarotzen zaizkio Administrazioari, edo onuradunari; azken horrek aukera izango du, ondasuna okupatu eta geroztik, dauden eraikin guztiak lurreratu edota zenbait herrilan egiteko lur horretan — desjabetzapenaren karitzat erabili izan diren herrilanak—. Hortaz, jabetza eskubidearen eduki guzti­guztiak kentzen zaizkio desjabetuari; eta ezin daiteke esan iraun egiten duenik desjabetuaren jabetza eskubideak. Gainera, tesi horri jarraitzea desjabetuaren kalterako izango zen, ze beraren gain egongo ziren desjabeturiko gauzen arriskuak (eta eraikinen kasuan arriskuok benetakoak ziren, ez txantxetakoak), zergak ordaindu beharko zituen etab. Era berean, kontutan hartu behar da, desjabeturiko ondasunei buruzko obra egokiak


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2) by elkarmedia - Issuu