Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 225

DERRIGORREZKO DESJABETZAPENA

613

mahai horren ebazpenen azertu presuntzioaren ondorioz ere, eragingarritasunik gabeko eskubide bihurtu da errekurtsoa egin ahal izatea ebazpen horiei. Epaimahaiaren ebazpenak —Administrazioari eta jabeari jakinaraziko zaie—, ostera, azkena emango dio gobernu bideari; ebazpen horri, ostera, Administrazioarekiko auzibide errekurtsoa baino ezin izango zaio egin. Ebazpenaren eguna, gainera, hasierako epemuga izango da balorazioaren iraungitasunerako; izan ere, bi hilabete igaroz gero balioespentzat ezarritako zenbatekoa ordaindu edo jarri barik, iraungi egingo du balorazioak, eta beste balorazio berri bat egin beharko da (58. art.).

12. PREZIOAREN ORDAINKETA ETA BERANDUTZAREN ONDORIOZKO ERANTZUKIZUNAK. KORRITUAK ETA BERTASATZEA Balioespena zehaztutakoan, sei hilabeteko epea egongo da zenbateko hori ordaintzeko; ordainketa diruz egin beharko da (hirigintza helburuko desjabetzapenetarako, dena dela, onartuko da Administrazio jarduleak lur baliokideak erabilita balioespena ordaintzea, desjabeturiko lurraren banaketa alde horrexetako lurrak erabilita, hain zuzen: Lurzoruari buruzko Legearen 217. art.), akta egokia egin ondoren. Akta hori, berriz, desjabeturiko ondasun edota eskubideak dituen udalerriko alkatearen aurrean egingo da; hala ere, pertsona edo erakunde desjabetzaileak eta desjabetuak beste modu nahiz tokiren bat aukeratu ahal izango dute ordainketa egiteko; ordainketa horrek, azkenik, ez du jasango Estatu, probintzia edota uldalerriaren zerga, karga nahiz arielik. Jabeak ez badu hartzen preziorik, Gordailuen Kutxa Nagusian jarriko da eztabaida sortzen duen zenbatekoaren balioespena, agintari edota auzitegi eskudunaren esku jarri ere. Horrek ordainketaren ondoreak izango ditu, aukera ematen baitu desjabeturiko ondasun edota eskubidearen edukitza eskuratzeko; gainera, geldiarazi egingo du ordaintzeko gehieneko epea, sei hilabetekoa alegia. Era berean, auzi edota arazoren bat dagoenean interesatuaren eta Administrazioaren artean, orduantxe ere Gordailuen Kutxan jarriko da prezioa. Nolanahi ere, desjabetuak eskubidea izango du kalteordaina jasotzeko, eta kalteordain hori, berriz, Administrazioak eta berak finkatuko du­ te adostasunez; edozein kasutan ere, auziaren emaitzaren araberakoa izango da behin­behineko emate hori (Desjabetzapenari buruzko Legearen 48.etik 50.erako art.ak). Baina, zer gertatzen da Administrazioak sei hilabeteko gehieneko epea baino gehiago berandutzen duenean prezioaren ordainketa? Legeak ahalegina egiten du desjabetua babesteko baliorik bako dirua jasotzeak dakarkion kaltetik; horretarako, korrituak ordaintzera behartuko du desjabetzapenaren onu-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.