Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 222

610

RAMON PARADA

nezko eskuratzearen baldintzak hitzartu ondoren, bukatutzat joko da hasitako espedientea. Baina akordiorik lortu ezean hamabost eguneko epean, Desjabetzapen Epaimahaian ekingo zaio prozedurari; hala ere, alderdiek gero ere izango dute aukera adostasuna lortzeko, tramitazioaren edozein unetan alegia. Onuraduna Administrazioa denean, hau da, fondo publikoekin ordaindu behar izanez gero balioespena, kautela batzuk hartu beharko dira akordioak balioa izateko: zerbitzuburuaren proposamena, zerbitzu teknikoen txostena, Kontuhartzailetzak gastua fiskalizatzea eta ministroaren edota, bestela, autonomi erkidegoko organo eskudunaren erabakia (Desjabetzapenari buruz­ ko Araudiaren 25. art.). Toki Administrazioan, ostera, toki erakundeetako osoko bilkurek berretsi beharko dituzte adiskidetasunezko erabakiok (Toki Eraentzari buruzko 1985eko Legearen 22.2.1. art. eta Toki Korporazioen Antolaketa, Jardunbide eta Eraentza Juridikoari buruzko 1986ko Araudiaren 50.14. art.). Negozio juridikoa burututzat jotzeari buruz, ostera, jurisprudentziak adierazi du desjabetuarekin akordioa sinatzeko eguna izango dela erabakiorra, eta ez agintari eskudunak akordio hori onesteko erabilitakoa (1987ko uztailaren 4ko eta 1981eko otsailaren 16ko epaiak). Izan ere, salerosketa zibiltzat joko du jurisprudentziak negozio edo akordio hori, baldin eta desjabetzapen prozedura baino lehen gertatzen bada adiskidetasunezko eskuratzea, edota prozedura horretatik kanpo. Aldiz, desjabetzapen prozeduraren barruan egiten denean alderdien adostasunez lortutako hitzarmena, orduan Administrazioaren nego­ zio juridikotzat hartuko da; horrek, berriz, ondorio batzuk ekarriko ditu: bertasazioa egin ahal izango da; Administrazioak ezin izango ditu hautsi hitzarmenaren ondoriozko loturak —horiek hausteko, bete egin beharko ditu egintzak ezeztatzeko tramiteak, eskubideak adierazteko egintzak ezeztatzekoak, alegia—; azkenik, Administrazioarekiko auzibide jurisdikzioa izan­ go da eskuduna (1983ko otsailaren 25eko eta 1984ko martxoaren 29ko epaiak). Baina adiskidetasunezko akordioaren beste zenbait ondore ere aipatu ditu jurisprudentziak, esaterako, erabateko kalteordaina dela desjabetzapen hitzarmenean itundutako prezioa, edota prezio horri ezin izango zaiola aplikatu, lehenago esan den bezala, afekzio sariaren 100eko 5. Bestalde, inoiz frogatzat ere erabili ahal izan arren itundutako prezioak —neurri berean finkatu ahal izateko beste ondasun batzuen balioespena, desjabetzapen espediente bereko beste batzuena, alegia—, oso gutxitan hartzen da euren balioa derrigorreko oinarritzat balioespena finkatzeko beste desjabetzapen batzuetan (1986ko abenduaren 12ko eta 1987ko uztailaren 17ko, urriaren 16ko nahiz abenduaren 14ko epaiak).


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.