DERRIGORREZKO DESJABETZAPENA
609
arabera, hain zuzen». Horrek, gainera, baliorik gabe uztea dakar Legearen Araudiaren 28. artikulua; izan ere, berorrek dioenez, desjabetzapen espedientea hasi eta batera baloratuko dira ondasunak, hau da, irmoa denean okupatzeko beharrizanari buruzko erabakia (1976ko otsailaren 19ko eta 1977ko maiatzaren 6ko epaiak). Era berean, Auzitegi Gorenak hauxe adierazi du: adiskidetasunezko tramitean egindako eskuratze proposamena gauzatzean, orduantxe egingo da desjabeturiko ondasunen balorazioa (1978ko martxoaren 3ko epaia); edota, halako proposamenik egon ezean, administrazio berriematea jasotzen duenean desjabetuak, preziamendu orria egiteko eskatzen diona (1986ko uztailaren 18ko epaia); azkenik, lehenengo alderdiak bere preziamendu orria aurkezten duenean ere egin ahal izango da (1979ko ekainaren 29ko epaia). Halaber, jurisprudentziaren joera garrantzitsu batek —zoritxarrez jarraitzailerik bakoa sarritan— aurre egin die balorazioetan eragindako kalteei, balioespen espedientearen tramitazioan atzeratzeak eragindakoei, alegia. Jurisprudentziaren alde horren iritziz, desjabetuari aintzatetsitako interes legezkoaren bidez konpentsatu beharko dira kalteok; baina zuzendu ere egin beharko dira, aldi berean: atzeratze ezohikoa gertatuz gero, balioespen espedientearen tramitazioa berriro hastean egin beharko da balorazioa, eta ez espediente hori hasteko unean (1977ko martxoaren 28ko nahiz urriaren 14ko, 1978ko otsailaren 22ko zein abenduaren 22ko, eta 1981eko abendua ren 16ko epaiak; horren aurka, berriz, 1986ko urriaren 30ekoa).
11. BALIOESPENA ZEHAZTEKO PROZEDURAK Ondasunak okupatzeko edota desjabetu ahal diren eskubideak eskuratzeko erabakia irmoa denean, balioespena finkatuko da, eta pieza bananduan tramitatuko; pieza horren goiburuan, berriz, desjabetu beharreko ondasunaren deskribapen zehatza egingo da, espediente bana gauzatuta ondasunon jabeetarikoari. Espediente hori, bestalde, bakarra izango da pertsona batzuen ondasun erkidea denean desjabetzapenaren objektua, edota zenbait ondasunek unitate ekonomikoa osatzen dutenean (Legearen 26. art.). Halaber, alderdien arteko adostasunez egin daiteke balioespena, edota sorospidez, tartekaritza erakunde batek esku hartuta: Probintziako Desjabetzapen Epaimahaiak. A) Alderdien arteko adostasuna Administrazioak eta desjabetu beharreko norbanakoak —badio Legearen 24. artikuluak— hitzarmen bat egin dezakete, modu askean eta adostasunez, desjabetuko diren ondasunak eskuratzeari buruz; halakoetan, adiskidetasu-