Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 220

608

RAMON PARADA

Auzitegi Gorenaren iritziz, baloratzeko osagaien barruan —nahiz eta manu beren beregikorik ez egon Legean hori bidezkotzeko— ondareari egindako kalte­galera guztiak sartzen dira lehenengo eta behin, eta horiek, berriz, balioespenaren barruan joango dira (1971ko martxoaren 10eko nahiz azaroaren 17ko, eta 1974ko urtarrilaren 24ko eta abenduaren 12 nahiz 13ko epaiak). Hala ere, Legeak ezarritakoaren arabera, gainbalioek ez dute eraginik izango balioespenean, baldin eta zuzen­zuzen sortzen badira desjabetzapena dakarren plan edo proiektutik, edota geroago sortuz gero. Era berean, desjabetzapen espedientea hasi ondoren egindako hobekuntzek ere ez dute eraginik izango; izan ere, horiek ez dute kalteordainik jasoko, frogatuta egon ezean ezinbestekoak direla ondasunak artatzeko. Espediente hori hasi baino lehenagokoek, aldiz, kalteordaina jasoko dute, asmo txarrez egindakoak izan ezik (Des­ jabetzapenari buruzko Legearen 36. art.). Azkenik, ez da kontutan hartuko ondasunek desjabetuarentzat izan dezaketen balio hunkior nahiz sentimenduzkoa; horien balio objektiboa baino ez da aintzat hartuko. Dena dela, Legeak goren mugako konpentsazioa ezartzen du kontzeptu horri dagokionez: «aurreko zenbakien arabera finkaturiko balioespena ezezik —badio 47. artikuluak—, 100eko 5 ere ordainduko zaio desjabetuari afekzio saritzat». Nekazaritzaren Eraldaketa eta Garapenari buruzko 1973ko urtarrilaren 12ko Legeak, ostera, 100eko 20ra igon du balio horren zenbatekoa lurzati bateratuko aldeetan egindako jarduketarako. Auzitegi Gorenak, bestalde, aditzera eman du afekzio sariaren barruan sartu behar direla zenbait ondasun edota eskubide galtzeak desjabetuari sortzen dizkion trauma psikologikoak eta kalte psikikoak (1978ko otsailaren 24ko epaia). Balio hori, berriz, azken zenbatekoaren arabera kalkulatuko da, desjabetzeko moduko ondasun edota eskubideen balioespenaren azken zenbatekoaren arabera; berori ordaintzean, halaber, ez dira kontutan hartuko kalteordain osagarriak, jabeari barik beste titular batzuei aintzatetsitakoak alegia, errentariei zor zaizkienak salbu (1987ko maiatzaren 8ko epaia). Beraz, ondoko kalteordainak hartuko dira aintzat afekzio saria kalkulatzeko: desjabetuari aintzatetsitakorik gehienak, alderdien adostasunez finkaturiko zenbatekoa kenduta (1987ko uztailaren 13ko epaia); zatikako desjabetzapenak edota finka zatitzeak sortutako kalteen ondoriozkoa (1986ko otsailaren 10eko eta azaroaren 17ko epaiak); industria lekuz aldatzearen ondorioz aintzatetsitakoak (1982ko otsailaren 10eko eta 1986ko maiatzaren 24ko epaiak), eta ius aedificandia kentzeak eragindakoa (1986ko uztailaren 15eko epaia). Bestalde, desjabeturiko ondasunak baloratzeko uneari buruz —gai horrek berebiziko garrantzi ekonomikoa dauka, balorazioen atzerapena eta horren ondorioz inflazioak eragiten dituen kalteak ikusita— 36. artikuluak xedatzen duenez, balorazioa «desjabetzeko moduko ondasun eta eskubideen balioaren arabera egingo da, balioespen espedientea hastean duten balioaren


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2) by elkarmedia - Issuu