Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 21

ADMINISTRAZIOAREN JARDUERA MOTAK

409

teknika bezala barik, arauak bailiran ikusten dira gehienbat araudiak; eta, horren ondorioz, ukatu egiten zaio «benetako administrazio mugaketaren izaera araudiak emate hutsari» (GARCÍA DE ENTERRÍA eta FERNÁNDEZ RODRÍGUEZ). Jarrera hori Frantziako ikuspegiaren aurkakoa da —Espainiako toki legeriak Frantziako ulerkerari jarraitzen dio—, ze bertan araudiak lehenengo administrazio eskuhartzeak bailiran hartzen dira; era berean, Frantzian egiten den araudien kalifikazioaren aurkakoa ere bada: ez dira Zuzenbideko iturritzat hartzen, administrazio egintza alde bakarreko eta betearazletzat baino. Nolanahi ere den, administrazio araudiak muga eta eginbehar batzuk ezartzen dizkie administratuei, beti ere, lege egokiaren babesa izanik. Batzuetan, zuzenean ezartzen ditu eta, halakoetan, zehapenaren mehatxua erabili ahal izango du. Beste zenbaitetan, berriz, gainontzeko jarduera edo eskuhar­ tze moduak arautu baino ez du egingo; eta, horretarako, Administrazioaren menpe jarriko ditu zenbait jarduketa nahiz eskubideren egikaritza, edota aldez aurretik ezarriko du aginduen (agindu zein debekuen) edukia kasu zehatz batzuetarako. Araudien bidezko eskuhartzea dagoela esango da, berriz, Administrazioak zuzentarau izenekoen bidez zuzentzen duenean administratuen jarduera, legeak aurretiaz ahalbideratu ondoren zuzendu ere. Horrelako kasuak oso arruntak dira ekonomi eskuhartzean eta, beste zenbait azalpenek diotenaren aurka, arauditzat joko ditugu ondoko arrazoi biongatik: batetik, euren barne­barneko edukia zuzenean bete beharreko aginduak direlako (aginduak nahiz debekuak); bestetik, zuzentarau horiek ematean, araudiak egiteko prozedura bermeak bete behar direlako, epaileak kontrolatu ahal izateko. Helburu horiek baztertu egin nahi dira eta, horretarako, araudietatik desberdinak diren erakunde substantibo legez egituratzen dira zuzentarauak. Bestalde, GARCÍA DE ENTERRÍAk eta FERNÁNDEZ RODRÍGUEZek Administrazioak eskubide pribatuen eduki arrunta egituratzea izenez adierazten dute araudien bidez eskubide pribatuetan esku hartzeko muturreko kasua. Esate baterako, Administrazioak ius aedificandian esku hartzen duenean (hirigintza planak araudiak direla dioen tesia onartuta, eta ez emakida egintza orokorrak, alegia, aurretiaz nazionalizatu den eraikitzeko eskubidearen emakidak). Horrela, Administrazioak modu askean eta kasuan­kasuan zehaztuko du eraikitzeko eskubidea; beti ere, kontutan hartuta Hirigintza Planak guztion interesean oinarrituz egin duen hiri eredua, eta kalteordanik jasotzeko eskubiderik gabe (Lurzoruari buruzko Legearen 76. art.: «jabetza eskubidearen ahalmenak Lege honen mugen barruan egikarituko dira, eta berton ezarritako eginbeharrak beteta; edota, berori dela bide, antolamendu planek ezarritakoaren arabera»; 87. art.: «lur eta eraikuntzen erabileraren antolamenduak… definitzen dute jabetzaren eduki arrunta, beraren hirigintza sailkapenaren arabera»).


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.