DERRIGORREZKO DESJABETZAPENA
603
A) Balioespenaren izaera. Legeak ezarritako baldintza edota kalteordaina gabetzearen ondorea. Aurretiazko ordainketaren araua Jabetza eskualdatu edota desjabetzeko baldintza da balioespena?, ala kaltegaleren ondoriozko kalteordaina da ba, a posteriori ematen dena, gauza zein eskubidea galtzeak dakarren kaltea ordaintzeko? Napoleonen garaiko 1810eko Legeaz geroztik, behin eta berriro aipatzen izan da aurretik gauzatu beharreko baldintza zein betekizuna dela balioespena edo desjabetzapen kalteordaina. Hori, bestalde, aurretiazko ordainketaren arauan adierazita dago eta indartuta gainera, ze epaileak esku hartu behar duela ezartzen da, balioespena zehaztu eta jabetza eskualdatzeko. Izan ere, epaileak ez zuen eskualdaketarik agintzen harik eta egiaztatu arte desjabetuak jasorik zuela balioespena. Aurretiazko ordainketaren arauak indarrean dirau oraindik ere —nahiz eta «kalteordain» adierazmoldea erabiltzen den— Kode Zibilaren 349. artikuluan («kalteordain egokia eman ondoren beti»), baita Desjabetzapenari buruzko indarreko legearen 124. artikuluan ere («kal teordain egokia eman ondoren»). Hala ere, arau hori hutsaltzen joan da astiroastiro, desjabetzapenaren beste hainbat berme bezala; ondorioz, desagertzear dago gaur egun. Presako prozedura orokortzeak ekarri du desagertze prozesu hori, prozedura horretan ez dihardu eta, osoosorik, aurretiazko ordainketaren arauak. Gainera, zenbait erakunde berri ere sartu dira desjabetzapenaren kontzeptuaren barruan, eta horietan, geroago ikusiko denez, arau horrek ez du zentzun handirik; besteak beste, aipatzekoak dira errekisizioak (beharrizan egoeran egindako desjabetzapenak), aldi baterako okupazioak eta, jakina, legegintzazko desjabetzapenak, ekainaren 29ko 7/1983 Legeak Rumasa holdingari egindakoa bezalakoak. Hortaz, Konstituzioaren aurreko egoeran iaia guztiz salbutzen zen aurretiazko ordainketaren araua, eta balioespenak, berriz, a posteriori egindako kalteordaintzat jarduten zuen gehienetan, gauza edota eskubidea kentzeak eragindako kaltearen ordaintzat alegia. Horrenbestez —eta kontutan hartuta «kalteordain egokia eman ondoren» esaten dela orain, «ordaindu ondoren» esan beharrean—, badirudi Konstituzioaren 33.3. artikuluak kalteordaintzat hartu duela balioespena, eta ez aurretiaz egin beharreko tramitetzat. Beste era batera esanda, Konstituzioa egin zen garaiko errealitatea onartu eta deskribatzearen ondorio hutsa dela dirudi adierazmolde berri hori erabiltzeak; «balioespen» adierazmoldea ez dator, bada, Konstituzio aurreko egoera zuzendu nahi izatetik, zuzenketa hori guztiz beharrezkoa izan arren. Horixe ulertu du Konstituzio Auzitegiak ere abenduaren 19ko 166/1986 epai eztabaidagarrian —arrazoi ugari direlaeta baita eztabaidagarri—, Rumasa kasuan emandakoan. Izan ere, epai hori bermeen aurkakoa da; beraz, ez du beharrezkotzat izango