602
RAMON PARADA
Konstituzioaren 24 eta 106.1. artikuluen arabera, Administrazioarekiko auzibide jurisdikzioak guztiz fiskalizatu ahal izango du ministerioaren ebazpen hori. Horixe uste zuen Konstituzioaren osteko jurisprudentziak ere; izan ere, jurisprudentzia horren iritziz, esaten zenean ezin zitzaiola erre kurtsorik egin okupatzeko beharrizanari buruzko akordioari, hauxe ematen zen aditzera: akordio horrexeri bakarrik ezin zitzaiola egin, tramite ho rrexeri; baina ez zegoen arazorik batere, espedienteari amaiera ematen zioten administrazio ebazpenak aurkaratzeko, eta orduantxe fiskalizatzen zen, beraz, okupatzeko beharrizana (1971ko ekainaren 19ko eta 1972ko azaroaren 22ko epaiak). Gaur egun, 1980ko urriaren 22ko autoa eta Konstituzio Auzitegiaren 1983ko maiatzaren 16ko epaia egin direnetik, Auzitegi Gorenak onartu egiten du bananduta aurkaratzea okupatzeko beharrizanaren tramitea, zioen mugarik gabe aurkaratzea, eta birjarpenezko errekurtsoa egin ondoren (1984ko apirilaren 4ko, ekainaren 6ko nahiz azaroaren 28ko, 1986ko martxoaren 5eko eta 1987ko uztailaren 20ko epaiak). Okupatzeko beharrizana erabakita egonda ere, Administrazioak ez du berorri eutsi beharrik izango: ezeztatu egin ahal izango du, eta bertan behera utzi, zenbait ondasun edota eskubide desjabetzea. Baina ezeztapena baliozkoa izateko, desjabetzea ezin izango da gauzatu zenbait ondasun edota eskubide okupatuta; zergatik?, ba ondasunak okupatuz gero, desjabetzapena ezin izango delako desegin alderdien akordio nahiz lehengoratzerik gabe. Horixe ulertzen du Auzitegi Gorenak ere (1983ko urtarrilaren 26ko nahiz ekainaren 14ko eta 1985eko otsailaren 6ko epaiak); gainera, auzitegi horrek dioenez, Administrazio desjabetzailearen erantzukizuna ekar dezake okupatzeko beharrizanari buruzko erabakia ezeztatzeak, gauzaturiko jarduerek desjabetuari sortu dizkioten kaltegaleren ondorioz (1982ko urriaren 25eko, 1985eko urriaren 28ko eta 1986ko maiatzaren 5eko epaiak).
10. BALIOESPENA. IZAERA ETA BALORATZEKO IRIZPIDEAK Derrigorrezko desjabetzapenaren hirugarren osagai edo betekizuna «balioespen» deitu ohi dena da. Balioespen hori kalteordain ekonomikoa baino ez da, desjabeturiko gauza edota eskubidea galtzea konpentsatzeko egiten dena. Balioespenaren arazorik garrantzitsuenak hauexek dira: beraren izaera, desjabeturiko gauzak baloratzeko erabili behar den irizpide ekonomikoa, eta bera zehazteko era, prozedura nahiz organo eskudunak.