Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 211

DERRIGORREZKO DESJABETZAPENA

599

hain zuzen. BRAIBANTek azaldu duen bezala, «dagoeneko ez daude alde batean herri boterea eta interes orokorra, eta bestean, ostera, jabetza pribatua. Aldiz, gero eta sarriago agertzen dira herri interes desberdinak edozein desjabetzapenetan (bai desjabetzaile eta bai desjabetuarenak); eta ez hori bakarrik: desjabetzapen erabakia hartzerakoan, gerta daiteke interes pribatuak egotea, eta horiek garrantzi handiagoa izatea erabaki horrek kaltetuko dituen herri interesek baino. Beraz, gauzatu beharreko jarduera herri onurarako izango dela zehaztea ez da nahikoa izango. Horrez gain, konparatu egin beharko dira jarduerak dituen alde onak eta txarrak, bere kostua eta errentagarritasuna, edota, ekonomilariek esango zuten bezala, jarduera horrek dakarren onura eta galera. VEDEL Y DEVOLVEk modu labur eta egokian esan zuenez, «oinarrian, interes orokorra interesen arteko tartekaritza da, eta ez balore abstraktua; ideia hori, bestalde, zabaldu egin da arlo juridikora»

9. OKUPATU BEHAR IZATEAREN BETEKIZUNA Obra edota helburu jakinen baten herri onura nahiz gizarte interesa adierazi ondoren, Administrazioak erabakia hartu beharko du desjabetzapenaren helbururako ezinbestekoak diren ondasunak lortzeari buruz. Ministroen Kontseiluaren erabaki baten bidez, derrigorrean okupatu beharreko ondasunen artean sartu ahal izango dira ezinbestekoak direnak obra edota helburu hori zabaltzeko (Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 15. art.). Ezinbesteko ondasunak direla adierazteko tramiteak zenbait eginkizun izaten ditu: aukera ematen du desjabetu beharreko ondasunak bereizteko, proiektu edo helburua gauzatzeko behar dena ezarrita; zehaztu egiten du desjabetuak nortzuk diren; beste ondasun batzuk desjabetzea ahalbideratzen du, Administrazioak aukeraturikoen ordez —proiektu horretan erabiltzeko moduko ondasunak izan beharko dira—; azkenik, bidea ematen du finka osoa desjabetzea eskatzeko, kostubidezkoa denean jabearentzat desjabetu gabeko zatia artatzea. Hala ere, tramite horrek ez du zalantzan jartzerik izango proiektuaren egokitasuna; era berean, ezin izango du hautabidezko irtenbide teknikorik eskaini, zenbait autorek bestelakorik adierazi duten arren (MUÑOZ MACHADO, GARCÍA DE ENTERRÍA eta FERNÁNDEZ RODRÍGUEZ). Izan ere, herri onuraren tramitea gauzatzean egin beharko zen eztabaida hori, egitekotan. Frantziako Zuzenbidean, lurzati inkesta baten bidez egiaztatzen da desjabetu beharreko ondasunak okupatzeko beharrizana, eta inkesta horretan, berriz, inkesta­egileak hartzen du parte, edota Inkesta batzorde independienteak, herri onura adierazteko tramitea gauzatzen duenak. Batzorde horrek kontrastatu egingo ditu proiektuaren bidezkoketak, zenbait ondasun okupatzeko


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.