596
RAMON PARADA
badira jabe nahiz titularrak, edota horiek ezgaituta egon eta ez badute ordezkaririk, baita auzigai izanez gero ere jabetza (5.1. art.). b) Batzuek ezin izango dituzte besterenganatu administratu edota lupertutako ondasunak, epailearen baimen edota ebazpenik gabe. Hala ere, desjabetzapen kasuetan, egin ahal izango dute, epaileari emanda balioespena; horrek, era berean, legeetan ezarritakoaren arabera bideratu beharko du balioespen hori (6. art.). c) Jabari eskualdaketek, edota beste edozein eskubide nahiz interesen eskualdaketek, ez diote trabarik egingo derrigorrezko desjabetzapen espedienteari. Titular berria, berriz, subrogatu egingo da aurrekoaren betebehar eta eskubideetan (7. art.).
8. DERRIGORREZKO DESJABETZAPENAREN KARIA. HERRI EDOTA GIZARTE INTERESA ADIERAZI BEHARRA Administrazioarentzat sakrifikatzea ondasun nahiz eskubideak, edota Administrazioak eurok bereganatzea: hori bidezkotzen duen arrazoi edo helburua izango da derrigorrezko desjabetzapenaren karia. Helburu horrek iraun beharra izango du denboran zehar; izan ere, desjabetze hori gauzatu ordu ko desagertuz gero desjabetzapenaren karia, lehengoratze eskubidea izango du desjabetuak, hau da, gero aztertuko denaren arabera itzuli ahal izango ditu ondasun guztiak. Baina, zer kari edota helburuk bidezkotzen du, bada, desjabetzapena? «Herri onura» aipatu zuen Gizakiaren eta Hiritarraren Eskubideei buruzko 1789ko Adierazpenaren 17. artikuluak; Napoleonen 1810eko Legeak, ostera, «herri beharrizan» adierazmoldea erabiltzen zuen aurrekoaren ordez. Helburu hori, bestalde, herrilanei buruzkoa zen, lur batzuk eskuratu beharra baitzegoen halako lanak eraikitzeko. Desjabetzapenari buruz Espainian 1836an egindako lehenengo Legeak hauxe zuen herri onurarako obratzat: «guztion onurarako erabilera eta gozamenak eskaintzen dizkiena Estatuari, probintziei edota herriei; Estatu, probintzia nahiz herriaren kontura betearaz daitezke, bestalde, obra eta gozamen horiek, baita horretarako eskuespena duten konpainia zein enpresa pribatuen bidez ere» (2. art.). Obra jakin bat herri onurakotzat jotzeko tramitea bete ahal izateko, berriz, obra hori herri onurarako zela adierazi beharko zuen lege batek, Estatuko fondoen bidez ordaintzeko obra bazen; probintziarako lana izanez gero, ordea, beharrezkoa izango zen plan orokorretan sartuta egotea herri onura hori, edota probintziako gobernadoreak adieraztea —probintziako aldundia entzundakoan—; eta udalerriko obrak izanda, azkenik, Udalak berak adierazi beharko zuen. Hala ere, adierazpen formal hori ez zen beharrezkoa ondoko