Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 207

DERRIGORREZKO DESJABETZAPENA

595

eskatu ahal izango dizkie, eta edozein bide erabili ahal izango du nahi duena egiaztatzeko (Araudiaren 5.1. art.). Espedientea bideratzen den artean, onuradunek ondoko betebeharrak izango dituzte: prozedura bultzatzea; obra proiekturako behar diren ondasunen zerrenda egitea; adiskidetasunezko eskuraketa hitzartzea desjabetuarekin; balioespenari buruzko pieza bananduan jardutea, preziamendu orria aurkeztuta, eta onartu ala ezetsita bertan, jabeek proposaturiko balorazioa; ordaindu edota zainpean jartzea balioespentzat ezarritako zenbatekoa; Legeak ezarritako berandutza kalteordainak ematea, berari egotzi ahal zaizkion atzeratzeen ondoriozkoak; eta, azkenik, lehengoratzeak dakartzan eskubideak eta betebeharrak gauzatzea (Araudiaren 5.2. artikulua.).

C) Desjabetua Gauzaren jabeak edota eskubidearen titularrak izango dute, lehenik eta behin, desjabetu izaera, eta horiexek hartuko dute parte espedienteko jardueretan. Lehenago esan dugunez, oso kontzeptu zabala da desjabetuarena, eta beraren barruan sartuko dira, bai betebehar izaeradun eskubideen titularrak, errentamendu eskubideen titularrak adibidez, bai edukitza kasu aparteko batzuk ere, esate baterako, jardueraren bat egiten duten prekariodunak, edota ondasun desjabetuetatik onuraren bat ateratzen dutenak (1979ko maiatzaren 23ko epaia). Besterik frogatu bitartean, Administrazioak desjabetutzat hartuko ditu herri erregistroetan ondasun nahiz eskubideen titular gisa ageri direnak —titulartasunaren presuntzioa sortzen duten herri erregistroetan—; halaber, zerga erregistroetan ageri direnak ere titulartzat hartuko ditu; azkenik, halakotzat hartuko ditu modu nabarian agertzen direnak ere titular gisa jendaurrean. Gainera, inork aurkakotasunezko tituluren bat badu desjabetu nahi den objektuari buruz, hori ere alderdi izango da espedientean, eta eskubide erreal nahiz interes ekonomiko zuzenak dituztenak ere bai, desjabetu beharreko gauzari buruzkoak alegia, baita errentariak ere, landa nahiz hiri higiezinak direnean desjabetu beharrekoak (Legearen 3, 4 eta 5. art.ak). Legebidezkotasun sistemaren amaieratzat, eta geldiarazita ez geratzeko espedientea —jabe edo titularrik ez dagoelako, edota horiek ezgaiak izan nahiz ondasunak eskualdatzen dituztela eta, prozedura gauzatzen den bitartean—, ondoko arauak ezartzen ditu Legeak: a) Fiskaltzarekin egingo dira espedientearen diligentziak, baldin eta, argitara emandakoan desjabetzen diren ondasunen zerrenda, bertan agertzen ez


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.