Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 206

594

RAMON PARADA

kabuz egin desjabetzapenik, eta euren gaineko lurralde Administrazioari —kasuan kasukoari— eskatu beharko diote horretarako eskuespena. Horrela, Auzitegi Gorenak esan duenez, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko Eskola Eraikuntzei buruzko Batzak ez du eskumenik izango herri onurarik adierazteko, ezta horren ondorioz sortzen den okupatzeko beharrizana adierazteko ere; hala ere, desjabetzapen tramitearen titular izan daiteke, hau da, bultzatu egin ahal izango du prozedura (1982ko urriaren 25eko epaia); era berean, Renfek ere —Zuzenbide publikoko korporazioa— ez du eskumenik izango horretarako, baina bai Herrilan Ministerioak (1986ko ekainaren 4ko epaia). Halaber, auzitegi horrek dioenez, lurralde erakunde bakoitzak bere eskumenaren barruko lur eremuan egikaritu beharko du desjabetzapen ahalgoa (1985eko urriaren 22ko epaia), eta eman zaizkion helburuen arabera beti. Horrenbestez, Estatuko obrak direnean, Estatuko Administrazioak egikaritu beharko du ahalgo hori, edota Udalak, obrak udalerrikoak badira; gainera, desjabeturiko gauzak duen helburuaren arabera ebatziko dira beti gatazkak (1978ko otsailaren 10eko epaia). Kasuan­kasuan eskumena duten organoen bidez egikarituko du, bestalde, Estatuak desjabetzapen ahalgoa, eta gobernadore zibila, berriz, ordezkari arrunta izango da desjabetzapen espedienteetan. Lurralde erakunde desjabetzaileei dagokienez, ostera, esan behar da euren bururako edota beste zenbait onuradunentzat egikaritzen dutela desjabetzapen ahalgoa. Azken kasu horretan, berriz, onuradunaren eta desjabetuaren arteko epailearen egoeran egongo da desjabetzailea, eta tartekaritza ahalgoa izango du. Araudiak, bestalde, hauxe esanda deskribatzen du ahalgo hori: «modu be­ tearazlean ebatziko du desjabetuari dagokionez onuradunak dituen betebeharren egokitasuna, baita horien norainokoa ere» (4. art.).

B) Onuraduna Desjabetzapenaren onuradunek desjabetu diren ondasun edota eskubideak jasoko dituzte, baita jarduera gauzatzeari uzteak ekarritako onurak ere; horrenbestez, balioespena ordaindu beharko dute. Lurralde erakundeak ezezik, izaki instituzional eta emakidadunak ere herri onuraren jasotzaile izan daitezke, aintzatetsita edukiz gero onuradun izaera hori. Gizarte onuraren jasotzaile, berriz, aurrekoez gain, edozein pertsona natural nahiz juridiko ere izan daiteke, baldin eta biltzen baditu lege berezi egokiak gai honetan aipaturiko betekizunak (Legearen 2. art.). Derrigorrezko desjabetzapenaren onuradunek euren aldeko espedientea hasteko eskatuko diote Administrazio desjabetzaileari; horretarako, ordea, erabat frogatu beharko dute legezkoa dela desjabetzapena, baita eurak direla onuradunak ere. Administrazio desjabetzaileak, bestalde, froga egoki guztiak


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.