Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 205

DERRIGORREZKO DESJABETZAPENA

593

tasuna ezezik (landa finka bat, kasu honetan), ondasun horren helburua nahiz bertan egiten izan den jarduera ere (buztina ateratzea, buztina erabiltzen baitzuen desjabeturiko sozietateak jardunean zuen keramika industriak des­ jabetzapenaren barruan sartuko dira) desjabetzapenaren barruan sartuko dira; horrenbestez, horiek ere ordaindu egin beharko dira. Desjabetzapenaren objektua jabetza pribatua izan beharko da beti. Horrenbestez, ezin izango da inoiz ere desjabetu herri jabariko ondasunik; baina, herri erakunde baten ondasun pribatuak bai, horiek desjabatu ahal izango dira, esate baterako, udalerri baten ondasunak (1985eko urtarrilaren 18ko eta 1986ko abenduaren 15eko epaiak). Dena dela, ohartarazi beharra dago herri erabilera bati (errepidea) lotuta dagoen bitartean ezin izango dela ondasuna desjabetu, edota zerbitzuren bati (Udaletxea) lotuta dagoen bitartean (gauza bera gertatzen da herri jabariko ondasunak besterenganatu ezin izatearekin ere). Nolanahi ere, herrilanen bat egin behar dela eta, Administrazioak desjabetu egin ahal izango ditu beste administrazioren baten herri jabariko ondasunak, horiek desjabetu beharra dagoenean; horren ondorioz, ostera, aurretiazko edota aldi bereko jaregite edo desafektazioa gertatuko da.

7. DERRIGORREZKO DESJABETZAPENAREN SUBJEKTUAK Desjabetzailea, onuraduna eta desjabetua, horiexek hartuko ditu Legeak desjabetzapenaren subjektutzat. Desjabetzailea desjabetzapen ahalgoaren titularra izango da. Onuraduna, berriz, herri edota gizarte interesaren ordezkaria; horrenbestez, desjabetzapena egiteko eskatu ahal izango dio Administrazio desjabetzaileari, desjabeturiko ondasun zein eskubidea eskuratu eta balioespena ordainduta. Desjabetuak, azkenik, eskubide errealak zein interes ekonomiko zuzenak izango ditu desjabetzeko moduko gauzaren gain, edota gauza horren jabea izango da, eta kalteordaina eman beharko zaio balioespenaren bidez (Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko Araudiaren 3.1. art.).

A) Desjabetzailea Lurralde erakundeei bakarrik —Estatu, autonomi erkidego, probintzia eta udalerriei— aintzatesten zaie desjabetzapen ahalgoa; horrenbestez, horiei baino ez zaie aintzatetsiko izaera desjabetzailea (Legearen 2. art.). Horren arabera, Administrazio instituzionalaren erakundeek ezin izango dute euren


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.