DERRIGORREZKO DESJABETZAPENA
591
arabera gauzatuko ditu eginkizun betearazlea eta araudizko ahalgoa». Hori dela eta, inolako konstituzio manutan oinarritu gabe, ezin daiteke esan lege bereziak (legedekretuak) erabilita osatu ahal direnik Gobernuaren eginkizun betearazlea eta araudizko ahalgoa, interpretazio ausartegia egitea daeta; gainera, horrek agerian jartzen du ez direla ezagutzen dekretulegeen filosofia, arauketa eta eginkizun politiko nahiz administratiboa, zeren edozein kasu aparteko edota premiazko betetzeko sortu baitira dekretuok, legegintzazko ondoreak dituzten neurriak erabilita bete ere.
6. DERRIGORREZKO DESJABETZAPENAREN GAURKO ARAUKETA. DESJABETZAPENAREN KONTZEPTUA ETA OBJEKTUA Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legean, lehenago esan denez, Frantziako administrazio desjabetzapenaren eredu hutsaldua azaltzen zaigu. Lau urte geroago, ordea, De Gaulle Jeneralaren eraldaketak Napoleonen garaiko jatorri judizialistara bideratu zuen atzera derrigorrezko desjabetzapena. Horrenbestez, lehengo ereduaren prozedura akats guztiak jaso ziren Espainian; eta garrantzitsuenak, ostera, ugaritu egin zela presako prozedura, prozedura arruntaren kaltetan, eta behin betiko baztertu zela epaile zibila. Hala ere, zenbait hobekuntza sartu ziren, eta horietan, berriz, derrigorrezko desjabetzapenaren bilakaera hedatzailea ikusten da; hobekuntza horiek, bestalde, eragin zuzena izan zuten desjabetzapenaren kontzeptuan eta karietan —gizarte onura ere onartzen zuten, herri onuraren betiko kariarekin batera—, baita subjektu onuradunengan ere —herri administrazioak ez diren subjektuentzat ere egin daiteke desjabetzapena orokorrean—; gainera, balioespenari buruzko arauak ezarri ziren, ordura arteko legeek ez baitzituzten ezagutzen. Halaber, lege horrexetan sartu ziren beste arau batzuetan jorraturiko desjabetzapen kasu bereziak ere: esate baterako, aldeka edo ondasun taldeka egindako desjabetzapena; jabetzaren gizarte eginkizuna ez betetzearen ondoriozkoa; arte, historia eta arkeologian balioa zuten ondasunen desjabetzapena; herri erakundeek egindakoa, edota hirigintza arrazoien ondoriozkoa; herriz aldatzeak zekarrena; kolonizazioak sortutakoa; jabetza industrialaren arlokoa; eta nazioko defentsa arrazoiak direlaeta egindakoa (desjabetzapen militarrak eta errekisizioak). Azkenik, eta Legeak oinarri duen derrigorrezko desjabetzapenaren kon tzeptu zabalarekin bat etorriz —kontzeptu horrek administratuaren onda rezko berme izan nahi du, eta administrazio jarduerak eragindako edozein kaltetatik babestuko du administratu hori, ez bakarrik herrilanen ondorioz kentzetik jabetza—, aldi baterako okupazioaren edota beste zenbait kalteren