DERRIGORREZKO DESJABETZAPENA
585
kasu bakarreko legeak erabilita, ondasunen edukitza; horrela, hasieran jabetzaren babeslea bazen ere, bermerik txikiena hondatzeko moduko bulldozer bihurtu da, orain, botere legegilea. Eta ez bakarrik Estatuak, autonomi erkidegorik txikienek ere egin ahal izango dute hori —botere legegileak dituzte, Konstituzioak aintzatetsita—, Konstituzio Auzitegiak emango baitie horretarako aukera, jarraian ikusiko dugun bezala.
5. LEGE BEREZIA DESJABETZAPEN BERMEA EZABATZEKO TEKNIKATZAT Botere legegilearen eskuhartzeak bereizten du desjabetzapen prozedura, berorren hasierako egituran. Botere horrek jabetza defendatu beharko du epai boterearekin batera; era berean, kontrolatu beharra izango du Administrazioak egindako desjabetzapen ahalgoaren egikaritza. Desjabetzapena sortu zenean ere gertatzen zen, berriz, botere legegilearen ezinbesteko eskuhartze hori; Gizakiaren eta Hiritarraren Eskubideei buruzko Adierazpenaren 17. artikuluak aginduta sortu zen desjabetzapena, eta bertan, adierazita zegoen «legez egiaztatu» beharra herri beharrizana. Baina, jakina, gehiegizkoa zen legegileak herri onura zegoela adierazi behar izatea zerbait desjabetu beharra zegoen bakoitzean. Horrenbestez, herri onura hori zehazteko organo nagusia izango zen parlamentua, horixe bakarrik: Estatuaren fondoekin ordaindutako obrak zirenean, edota plan orokorretako zein lege berezietako obrak izanez gero, orduantxe bakarrik eman behar zuen aditzera parlamentuak herri onura; hori eginda, gauzatutzat jotzen zen beraren eginkizuna. Gainontzeko kasu guztietan, eta probintzia nahiz udalerrietako obretan gehienbat, espediente bat erabilita betetzen zen herri onura adieraztearen tramitea; espediente horren bidez, publizitatea ematen zitzaion obra bidezkotzeko proiektuari eta ebatzi egiten ziren aurkezturiko erreklamazioak. Edozein kasutan ere, bistan da Konstituzioak desjabetzapenari buruz egindako adierazpenek ez dutela ahalbideratzen legegileak desjabetzapen berezi eta zuzenik egitea; Desjabetzapenari buruzko 1836ko Legeak eta ondorengo legeek ere ez dute aukerarik ematen halakorik egiteko. Desjabetzapen horren bidez, legeak berak jarriko du Administrazioaren eskuetan jabetza, eta balioespena ere berak zehaztuko du. Desjabetzapenari buruzko indarreko Legean, aldiz, baztertu egiten da hipotesi hori. Izan ere, lege horrek —aurrekoek bezala— legegileari uzten dio jabetza defendatzeko ardura; horretarako, berriz, ezartzen du lege bat erabilita egin beharko dela herri onuraren adierazpen esplizitu edo inplizitua. Lege bat egon behar izate hori, beraz, tramite hutsa izan da jabetza babesteko, eta horrek ez dauka zerikusirik for-