582
RAMON PARADA
ahalmena, baina ebazpenaren berri emango zaio ordainketa egin dezan; gainera, desagertu egingo da, balioespenaren arloan, Administrazioarekiko auzibide eskumena, Araudiaren 26. artikuluak ezartzen duena». Beraz, dekretu horretako 2 eta 3. artikuluek ezarri zutenez, okupatu beharrari buruzko espedientea bukatutakoan (Administrazioarekiko auzibide erre kurtsoa jar zitekeen berorren aurka), gobernadoreak lehen auzialdiko epaileari bidali behar zion, finkak zeuden tokiko epaileari, berorrek tasatzeko; kalteor daina ezartzeko probidentzia, bestalde, betearazlea zen. Azkenik, agindua luzatu eta gero, ordainketa lortu zuenari ematen zion epaileak edukitza. Hala ere, fase liberal eta judizialista horrek oso gutxi iraun zuen, 1876ko Konstituzioak ez baitzuen aipatu ere egin epailearen eskuhartzerik (10. art.: «ez da inoiz ezarriko ondasunak konfiskatzeko zigorrik eta ezin izango zaio inori jabetzarik kendu; egitekotan ere, agintari eskudunak egin beharko du, herri onurako arrazoi bidezkoturen baten oinarrituz; dena dela, kalteordain egokia eman beharko da beti lehenengo»); horrela, askoz ere errazago erabiltzeko moduko administrazio neurrietara itzuli zen desjabetzapen erakundea. Bestalde, indarraldi luzeagoko lege batek, 1879ko urtarrilaren 1ekoak, guztiz administratibizatu zuen derrigorrezko desjabetzapena, eta murriztu egin zuen, berriro ere, epaile zibilaren eskuhartzea; hau da, zeregin triste eta baliogabea utzi zion, hirugarren peritua izendatzekoa balioespenaren fasean; gainera, peritu horren irizpenak ez zuen lotzen Administrazioa. Azkenik, irizpen ez lotesle hori egindakoan, Administrazioak berak ebazten zuen bere erara balioespena.
C) Presako arrazoiak direla-eta sortutako aldaketak Desjabetzapen prozedurak hasieran izandako eredu ospezkoak, bestalde, beste zenbait aldaketa ere jasan zituen egituran; izan ere, ondokoa zioen ideiaren inguruan sortu zen egitura hori: ezin zela ondasunik okupatu, harik eta bete arte herri onura adieraztearen tramiteak, okupatzeko beharrizanarenak, balioespenarenak eta ordainketarenak. Baina gero, obren presa aitzakiatzat hartuta, desjabetu nahi ziren ondasunetan egin beharreko obrena hain zuzen, aldatu egin zen desjabetzapen prozedurako tramiteen hurrenkera, eta Administrazio desjabetzaileak ondasunak eskuratu ondoren egin ziren harrezkero balioespena eta ordainketa. Horrela, prozedura berezia —presako desjabetzapena— agertzen zaigu desjabetzapenak izandako lehenengo arauketetatik, eta horrek baztertu egingo du, azkenean, prozedura arrunta. Espainiako Zuzenbidean, berriz, 1879ko Legeak ezarri zuen lehenengoz aukera behinbetiko balioespena ezarri baino lehen okupatzeko desjabeturiko