Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 193

DERRIGORREZKO DESJABETZAPENA

581

jaso dituzte, baina ez biak garai berean. Horrela, Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko Espainiako 1836ko uztailaren 17ko lehenengo Legeak arau orokor batzuk baino ez ditu sistema judizialarenak; izan ere, balioespena zehaztuko zuen hirugarren peritua izendatzea, horixe zen epaile zibilaren eginkizun bakarra, Administrazioaren eta jabearen arteko akordiorik egon ezean izendatu ere. Lege hori aplikatzeko araudia, ostera, handik eta hamazazpi urtera onetsi zen, 1853ko uztailaren 27an, eta orduko, berriz, jardunean zebilen administrazio jurisdikzioa; araudi onetsi berriak jurisdikzio horretarantz desbideratu zuen desjabetzapen prozeduraren bermea, bai eta kalteordainak ondo finkatzekoa ere, eta Administrazioarekiko auzibide errekurtso zabala aintzatetsi zuen. Desjabetzapen erakundearen hasierako administratibizatze horrek, hala ere, krisialdi gogorra izan zuen 1869ko Konstituzioaren 14. artikuluaren ondorioz; egin­eginean ere, artikulu horrek arauketa judizial gogorra ekarri zuen, eta epaile zibilari eratxiki zizkion, bai balioespena ezartzeko eskumena, bai jabetzaren transferentzia adieraztekoa. «Ezin izango zaio inori ondasunik kendu —zioen konstituzio manu hark—, baldin eta guztion onuran oinarrituta ez bada, eta epaileak aginduta; agindu hori, halaber, ez da betearaziko epaileak arautu ezean kalteordaina, interesatuak parte hartuta». 1869ko abuztuaren 12ko Dekretuaren arauketa, hortaz, erabat judizialista izan zen; izan ere, dekretu horren zioen azalpenak ederto baten laburtzen zituen bata bestearen aurkako ziren ulerkera administratibo eta judiziala: «1836ko Legeak oinarri zituenei barik beste printzipio batzuei jarraituta —zioen bertan—, eremu juridikoa eta administratiboa bereizten ditu Konstituzioaren 14. artikuluak. Gobernuaren esku uzten du lehenengo aldiaren ardura, eta hortxe diraute, beraz, indarreko legeak, instrukzioak eta araudiak. Bigarren aldia hasitakoan, ordea, aldatu egiten da sistema, eta epaileak agintzen duenean bakarrik egin ahal izango da aurrerantzean okupazioa; balioespena, horrenbestez, epaileak esandakoaren menpe geldituko da. Hori dela eta, aldaketa oso garrantzitsu bi egingo dira: lehenengoa, balioespenean; bigarrena, ostera, botatzean eta jabetzan. Lehenengoari dagokionez, Konstituzioaren manu berriak ez ditu aldatzen 36ko Legearen 7. artikuluak ezarritako tramiteak; era berean, ez du aurretiaz epaitzen tramiteok zeintzuk izan behar diren, baina osatu egiten ditu; azkenik, beharrezkotzat dauka epailearen sendespena perituen tasazioak indar betearazlea izateko. Bigarrenaren eraginez, bestalde, botatzea eta edukitza ez dira gobernu agintariaren eskumenekoak izango; hain zuzen ere, horiek baliozkoak izateko, behar­beharrezkoa da epailearen agindua, eta agindu hori, berriz, ez da emango harik eta aztertu arte Administrazioak lehenengo aldian prestaturiko jarduketak. Desjabetzapen espedienteak bide berri horri jarraitzearen ondorioz, jakina, deuseztaturik geldituko da Administrazioak tasazio arloan duen


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.