Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 191

DERRIGORREZKO DESJABETZAPENA

579

gehienbat: jabetza herri interesen ondorioz kenduz gero bete beharreko administrazio prozedura; baita auzibide batzuk ere, konstituzio baldintzak erres­ petatu egingo direla bermatzeko, jabetza kentze horiek bidezkotzen dituzten baldintzak, hain zuzen.

4. DESJABETZAPEN PROZEDURAREN JATORRIA ETA BILAKAERA Jabetza pribatuak oinarrizko muga batzuk behar ditu aurre egiteko bere eremua zehazten duten mugaketa, zortasun, plan edo arauei. Konstituzioaren 33.3. artikuluak, ostera, ez ditu mugok aztertzen; hausnarketa sakona egiten du desjabetzapen bermearen alde formalek duten irmotasun eta eragingarritasunari buruz. Izan ere, Gizakiaren eta Hiritarren Eskubideei buruzko Adierazpenaren 17. artikuluak ezarri zuenetik, jabetza kentzeetatik babesteko prozedura berezia izan da desjabetzapen erakundea, eta ordutik hona sendotu egin da bere izatea konstituzionalismoan.

A) Napoleonen garaiko jatorria Gaia aztertzen hasteko, gogoratu beharra dago Napoleonek zehaztu zituela, 1810eko martxoaren 8ko Legearen bidez, higiezinen jabetza defendatzeko prozedurak, herrilanen ondoriozko kentzeetatik defendatzekoak hain zuzen, eta berak egituratu zuela lehenengoz derrigorrezko desjabetzapena. Eta egin ere, bere ordura arteko politikaren kontra egin zuen gainera guztia, hau da, bazter batera utzita Administrazioaren eta auzitegi arrunten arteko ahalmen banaketa; egin­eginean ere, Administrazioa alderdi zenean arazo baten —kontratuen arloko arazoetan, batez ere—, eskumen ia­ia mugagabea eman zion administrazio jurisdikzioari, auzitegi zibilei kenduta. Baina jarduteko modu antijudizialista horrek salbuespen nabaria izan zuen derrigorrezko des­ jabetzapenaren arauketan, eta hori gauza bitxia da benetan. Jeneral legegileak, bestalde, liberal gogorra bailitzan jardun zuen arazo horretan, eta behar­ tu egin zuen Estatu Kontseilua lege berezi bat prestatzera, ondoko ideia na­ gusiak izan behar zituen lege berezia: ahalik eta mesfidantzarik handiena era­ kustea Administrazioarekiko —aktiboa nahiz auzibideetakoa— eta berme eragingarriak ematea jabeei. Beraz, jabetzaren lagapen derrigorrezkoa ezarri ahal izateko, epairen bat egon behar zen, auzibide zibilean emandakoa; horixe zen, behintzat, jeneralak ikusitako irtenbide bakarra. Napoleonek ez zion jaramonik egin Estatu Kontseiluak adierazitako aurkakotasun pasiboari; izan ere, kontseilu horren iritziz, halako ideiek atzerapauso nabaria zekarten Administrazioak auzitegiekin lortu berria zuen inde-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.