Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 182

570

RAMON PARADA

2. JABETZA ESKUBIDEAK KONSTITUZIOAN DUEN ESANGURA ETA NORAINOKOA Espainiako Konstituzioak ez du hartzen jabetza Konstituzio aurreko eskubide oinarrizkotzat, hau da, lege organiko batek bakarrik arautzeko edota zuzenean babesteko moduko eskubidetzat. Aldiz, 1931ko Konstituzioaren tradizioari jarraituz, edozein lege arruntek arautu ahal dituen eskubideen artean sartzen du, auzitegi arruntetan betiko bideak erabilita bakarrik berma daitezkeen eskubideekin batera (33 eta 53.1. art.). Hortaz, Espainiako 1978ko Konstituzioa bat dator Italiakoarekin, ze berorren iritziz ere jabetza ez da eskubide oinarrizko eta haustezina: interes orokorren menpeko eskubide ekonomikoen artean sartzen du, legeak arauturiko interesen artean beraz (42. art.). Halaber, ados dago Alemaniako Errepublika Federaleko Oinarrizko Legearen 14 eta 15. artikuluekin; izan ere, bertako Konstituzio Auzitegiak interpretatu duenez (1962ko azaroaren 18ko epaia), «norbanakoen askatasunari estu lotuta dagoenean» bakarrik hartuko da jabetza oinarrizko eskubidetzat. Giza Eskubideei buruzko Europako Hitzarmenak ere gutxietsi egin zuen jabetza eskubidea, hasieran ez baitzuen sartu berak babestutako eskubideen artean, 1 zenbakiko protokoloan baino, eta salbuespen asko eginda. Hori, bestalde, Gizakiaren eta Hiritarraren Eskubideei buruzko 1789ko Adierazpenaren aurka doa, jabetza eskubideari buruz esandakoaren aurka alegia; izan ere, bertan eskubide sakratu eta haustezintzat jo zen jabetza eskubidea (17. art.), eta askatasun eskubidearen parean jarri zen, zapalkuntzari aurre egiteko eskubidearen parean (2. art.). Hortaz, jabetzak jainkozko izaera zuen Frantziako Iraultzan, eta ikuskera hori, RENOUX ZAGAMEk zioenez, Erdi Aroko Teologiatik zetorren. Teologia horren arabera, eta Santo Tomasek ere bazioen, Jainkoarenak dira mundua eta bertako gauza guztiak, eta beraren jabetza edo eskubideak baztertu egiten du gizakiarena. XIV eta XIX. mendeen artean, ordea, gizakiak eskuratu omen zuen —beti ere autore horren iritziz— jabetzaren titulartasuna. Bi ideia erabilita eskuratu ere. Batetik, gizakiaren jabetza Jainkoarenean egindako partehartzetzat hartu zen, Jainkoaren mandatari edota ordekotzat erabiltzen baitzituen gizakiak gauzak. Bestetik, mundutik desberdina zelako menperatzen omen zuen gizakiak mundua, eta Jainkoaren irudia zelako; hau da, zentzuna zuelako nagusi, ez borondatea. Gutxika­gutxika, bigarren ideia hori nagusitu zen: zentzuduna zenez gero, eskubide naturalaren jabetza eman zion gizakiak bere buruari, Jainkoak egin zuen bezala, eta Jainkoak zuenaren luzapena eta bikoizkina zen jabetza hori. Ondoren, unibertsoa ez da Jainkoaren edota gizonaren arabera ulertzen, ezta horiei lotuta ere; lokabea izango da unibertsoa, eta berezko lege batzuk izango ditu. Horrela, nolabaiteko hutsune juridikoa


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.