ADMINISTRAZIOAREN TARTEKARITZA JARDUERA
561
suna bermatzea da (Hauteskundeei buruzko Lege Orokorraren 8. art.). Administrazio auzitegi edota jurisdikzio berezien eredu klasikoa dugu, beraz, Hauteskunde Administrazioa; izan ere, epaileak eta Administrazioaren fun tzionarioak sartzen dira (katedradunak) administrazio horren maila desberdinetan —Hauteskunde Batza Zentrala, Probintzietako Batzak eta Aldeko Batzak—, eta horiei, ostera, mugiezintasunaren bermea ematen zaie (16. art.). Hauteskunde Administrazioaren egintza guztiei, bestalde, errekurtsoa egin ahal izango zaie Administrazioarekiko auzibide jurisdikzioan (109 eta ondorengo art.ak).
9. ADMINISTRAZIOAREN TARTEKARITZA JARDUERA MOTAK ETA EUREN KONSTITUZIOTASUNARI BURUZKO IRITZIA Aurreko epigrafeetan azaldutakoa ikusita, gauza izango gara gaur egun indarrean dauden tartekaritza jarduera modu guztiak sailkatu eta argitzeko, baita euron konstituziotasunari buruzko iritzia emateko ere. Konstituziotasun hori ezin izango da orokorrean aztertu, kontutan hartu beharko baitira, bai tartekaritzak oinarri dituen gatazkak (gai edota eskubide administratibo nahiz politikoak) eta bai ukiturikoen borondatetasun maila (derrigorreko eta borondatezko tartekaritzak). Horrenbestez, bistakoa dela dirudi gatazkak konpontzeko Administrazioak duen ahalgoa, administrazio eskubide nahiz hobariei buruzko gatazkak konpontzekoa alegia, batera doala, oinarrian, gatazkon arloan duen eskumenarekin. Esate baterako, Administrazioak lehiaketa, oposizio edota lehiaketaoposizio teknikak erabili beharra izaten du bere burua antolatzeko duen ahalgoa egikaritzeko, eta bere funtzionarioak hautatzeko ere berdin, baita emakidak, dirulaguntzak edota beste eskubide nahiz hobari batzuk emateko ere (Neurriei buruzko 1984ko abuztuaren 2ko Legearen 19.1. art.). Edozein hiritar aurkeztu ahal izatea da teknika horien helburua, eta hiritarrok, ostera, euron uzia defendatuko dute administrazio agintariaren aurrean; horrek, bestalde, zenbait irizpide objektiboren arabera hautatuko ditu eta, norbanakoak ados egon ezean, berrikusi egingo du hartutako erabakia. Beraz, jarduera hori guztia bat dator ahalik eta errespetu handiena izatearekin Konstituzioaren 14, 23 eta 103.3. artikuluek nagusiarazitako berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioekin, baita 103.1. artikuluak ezarritako eragingarritasun printzipioarekin ere. Izan ere, arautua izaten da, gehienetan, hautaketa prozedura, edukiari buruzko tramite eta irizpide guztietan, eta eragingarriagoa, hortaz —baita justuagoa ere—, lehiakideak zuhurtziara aukeratzea baino Administrazioak emakidak egiterakoan.