Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 16

404

RAMON PARADA

Horrez gain, gure ustez hertsaketa eta zehapena ez dira jarduera mugatzaileak, ze Zuzenbide bermatzailearen alorrean jarduten dute eta ez edukizko Zuzenbidearenean. Egintza horien bidez ez da norbanakoen askatasun eta eskubiderik mugatzen, ze hertsaketa edota zehapena erabili ahal izateko, norbanakoak legebidezkoa ez den zerbait egin behar izan du aurretiaz. Beraz, halako egoeretan Administrazioak ez du eskubiderik mugatzen, berrezarri egiten du kaltetu den ordena juridikoa. Horrela, administratuari edo funtzionarioari jarritako isunak mugatuko lituzketen eskubide bakarrak, adibidez, ausarkeriaz gidatzeko eskubidea edota lanera ez joatekoa izango lirateke, hurrenez hurren. Azkenik, esan behar da, Administrazioaren egintza benetako jarduera mugatzailea izateko, egintza horrek norbanakoen askatasunean duen eragin ezkorra administrazio ahalgoren bat egikaritzearen ondorioa izan beharko dela —hau da, administrazio egintza egon behar da—, eta ez legearen ondorio zuzena. Administrazio egintzarik ez badago, ez da jarduera mugatzailea izango, legeak ezarritako muga (esaterako, nazionalizazio batzuk: mea­ tzeak, lurpeko urak) edota orokorrean jarritako eginbeharra baino (adibidez, estatistika dela­eta egoera jakin batzuetan dauden hiritarrek informazioa eman beharra). Beste gauza bat da, eginbeharra bete ezean, Administrazioak a posteriori ikuskatu edo zehatu ahal izatea, baina hori ez da jarduera mugatzailea izango, lehen esan dugunez.

4. NORBANAKOEN ASKATASUNA ETA ESKUBIDEAK MUGATZEAN DAUDEN MAILAK Administratuen eskubide eta askatasunak mugatzean maila batzuk daude, Administrazioak egindako eskuhartzearen intentsitatea kontutan hartuta. Eskuhartzerik motelena Administrazioari zenbait jokabide edo jarduera jakinarazi beharra izango litzateke, bai informazioa bidaliz eta bai jardue­ ra edo objekturen bat erabili izana herri erregistroren baten inskribatuz. Horrez gain, jarduera batzuek zenbait administrazio ikuskapen jasan beharra ere izaten dute behin eta berriro (lan, osasun, zerga ikuskapenak etab.). Bigarren mailako eskuhartzea, izatez garrantzitsuagoa, eskubide bat egikaritu ahal izateko, baimena eskatu beharra izango litzateke; baimen horren bidez, Administrazioak arau baten aurretiaz zehaztu diren baldintzak betetzen direla egiaztatu nahi du, hau da, badagoela arauak aipatzen duen egitatezko kasua. Horrenbestez, ehiza edo arrantza lizentzia ematen duenean, Administrazioak eskaeragilea adin nagusia dela eta Ehiza nahiz Arrantzari buruzko legeetan agertzen diren beste baldintzak betetzen dituela egiaztatu nahi du; gidatzeko baimena luzatzen duenean, berriz, gidariaren adin betekizunak eta


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.