ADMINISTRAZIOAREN TARTEKARITZA JARDUERA
557
egineginean ere, horiek Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Mi nisterioak izendatuko ditu. Kontsumoari buruzko legeria berriak ere konfiantza osoa erakutsi du administrazio tartekaritzaren eragingarritasunean. Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsari buruzko uztailaren 19ko 26/1984 Legearen 31. artikuluak xedatzen duenez, tartekaritza sistema ezarriko du Gobernuak —sektore interesatuek eta kontsumitzaile nahiz erabiltzaileen elkarteek esan beharrekoa entzundakoan—; sistema horrek, berriz, kasu egin beharko die kontsumitzaile eta erabiltzaileen kexa nahiz erreklamazioei, eta horiek konpondu, alderdi bientzako modu lotesle eta betearazlean, eta aparteko formalitaterik gabe. Horretarako, ostera, beharrezkoa izango da toxikazio, lesio edota heriotzarik ez egotea, eta delitu zantzu zentzuzkorik ere ezin izango da egon; hala ere, ez da Administrazio edota epailearen babesik galduko, Konstituzioaren 24. artikuluan ezarritakoaren arabera. Alderdiek nahita jarriko dute euren burua tartekaritza sistemaren menpean, eta beren beregi adierazi beharko dute, idatziz, menpe jartze hori. Tartekaritza organoak, bestalde, honakoek osatuko dituzte: sektore interesatuetako ordezkariek, kontsumitzaile nahiz erabiltzaileen erakundeetakoek eta herri administrazioetakoek, euren eskumenen eremuaren barruan.
7. TARTEKARITZAK ADMINISTRAZIO KORPORATIBOAN Administrazio Korporatiboa antzinako botigoen ondorengoa da —lehen bertan konpontzen ziren kideen arteko hizkamizkak— eta gaur egun tartekaritza jardueran bidezkotzen du bere izatea. Beraren adierazpen berrienetariko baten egitekorik garrantzizkoena —kirol federazioak, esaterako— tartekaritza antolatzea da lehiaketetan. 1974ko otsailaren 13ko Legeak, bestalde, beren beregi aintzatetsi zien tartekaritza eginkizuna elkargoei. Eremu horretan tartekaritza jarduera mota bi daude. Lehenengoa egikaritzeko, elkargoak «saiatu egiten dira elkargokideen arteko harmonia eta lankidetza lortzen, eta euron arteko elkarlehia desleiala galarazten dute; halaber, esku hartzen dute lan arazoek elkargokideen artean sortutako gatazketan, adiskidetza edota tartekaritza bidea erabilita esku hartu ere». Baina elkargoek inoiz nahibadako tartekaritza ere egiten dute elkargoko profesionarien eta bezeroen artean sortutako gatazketan: «laudo baten bidez ebazten dituztenean, alderdi interesatuek eskatuta, sor daitezkeen desadostasun guztiak elkargokideek euren betebeharrak gauzatzeari buruz, hau da, euren lanbidea betetzearen ondoriozko betebeharrak gauzatzeari buruz» [5. art., k), m) eta n) idazatiak].