554
RAMON PARADA
irtenbide parekidera bueltatuta; Bitartekaritza, Tartekaritza eta Adiskidetza Erakundeko Lan Auzitegi Tartekariek gauzatzeko asmoz asmatu zen sistema hori, baina azkenean ez zen halako auzitegirik eratu, Gobernuak ez baitzuen prozedura araurik eman. Administrazio tartekaritza horretarako ezezik, derrigorreko tartekaritza ezartzeko ere ahalmena ematen dio Gobernuari lan harremanei buruzko martxoaren 4ko 17/1977 Errege DekretuLegearen 10. artikuluak; Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioak proposatuta ezarriko du tartekaritza hori, greba eskubidea ahultzeko asmoz. Horretarako, «kontutan hartu beharko di ra grebaren iraupena nahiz ondoreak, alderdien egoera eta nazioko eko nomiari eragiten zaion kalte larria»; teknika horrek, beraz, greba eskubidea ukatzeko giltza ematen dio Botere betearazleari. Derrigorreko tartekaritza Konstituzioarekin bat datorrela jo izan da, baina horretarako beharrezkoa izango litzateke tartekarien alderdigabetasuna errespetatzea eta hori, ordea, ez da gertatzen tartekaria Administrazioa denean (Konstituzioaren 1981eko apirilaren 8ko epaia).
6. TARTEKARITZA JARDUERA KONTRATU GATAZKA PRIBATUETAN Auzibide zibilenganako mesfidantza nabariak eraginda —eta lehenago Lan zuzenbidean gertatu bezala—, ahalmena eratxiki zitzaion Administrazioari ebazteko Zuzenbide pribatuko kontratu harremanetan sortutako gatazkak. Hasieran, ostera, modu pribatiboan egin zen eratxikitze hori, eta tartekaritza auzitegitzat hartutako erakunde batzuei eman zitzaien ahalmen hori egikaritzeko eskumena (Aurrezkiei buruzko Tartekaritza Auzitegia, Aseguruei buruzko Tartekaritza Auzitegia); erakundeok, halaber, epaile eta funtzionario batzuk izaten zituzten, eta horiei, berriz, gatazkei buruzko ahalmen erabakitzailebetearazleak eratxikitzen zitzaizkien; gatazkoi, azkenik, ezin izaten zitzaien errekurtsorik jarri, ez jurisdikzio zibilean eta ez Administrazioarekiko auzibide jurisdikzioan. Hori dela eta, jurisdikzio berezitzat hartu izan dira erakunde horietariko batzuk (SOSA WAGNER). Nolanahi ere, 1978ko Konstituzioa egin denetik, nabarmendu egin da derrigorreko tartekaritza eginkizun hori bateratu ezin izatea epaileen salbuespenezko auzitegien debekuarekin —117. artikuluko 5 eta 6. lerroaldeetan ezarritako printzipioak—; horrenbestez, ezabatu edota mozorrotu egin da Administrazioaren derrigorreko tartekaritza, borondatezko tartekaritza itxura hartuta (baina ez beti; garraioen kasuan, adibidez, ez da halakorik gertatu); halaber, kendu egin dira epaile karrerako kideak, tartekaritza hori egikaritzen duten erakundeetatik. Azken baten, gero eta sarriago ezartzen da administrazio