Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 164

552

RAMON PARADA

kudeaketa erakundeetako ordezkari bi eta erabiltzaileen elkarteko edota irrati hedapenerako erakundeetako beste bik. Jabetza Intelektualaren Tartekaritza Batzordearen erabakiak, berriz, lotesleak eta betearazleak izango dira alderdientzat; dena dela, zenbait akzio jarri ahal izango dira jurisdikzio eskudunean. Nolanahi ere, Batzordean aurkeztuz gero gatazka, epaile eta auzitegiek ez dute berorren eskumenik izango batzorde horrek ebazpena eman arte; horretarako, alderdi interesatuak aipatu egin beharko du, salbuespen egokia eginda, tartekaritzapean dagoela arazoa. 5. LAN GATAZKAK ETA TARTEKARITZA JARDUERA Auzitegi zibilak norbanakoen arteko ondare gatazken berezko epaile direla dioen printzipioak zenbait eraso izan ditu, eta larriena, berriz, lan legeriak mende hasieratik hona izan duen garapen izugarriak egindakoa; izan ere, bera bermatzeko, irtenbiderik heterodoxoenak asmatu eta probatuko dira, epaile eta administrazio eginkizunak eratzen dituzten konstituzio irizpideen ikuspuntutik. Interesatuen partehartze printzipioak eta Administrazioaren babeskuntzarenak —lan legeriak sorreran zuen izaera babesleari loturikoak biak—, bestalde, joera handia dute gizarte gatazkak ebazteko, norbanakoen zein taldeen arteko gatazkak izanik ere; horren helburua, ostera, eskumena kentzea baino ez da epaile zibilei. Administrazioaren babeskuntza Lan Ikuskapenean gauzatzen da, eta ikuskapen horren egitekoa, berriz, lan legeria bete egiten dela bermatzea izan da beti. Horretarako, berriz, zehatze ahalmen gogor batek dakarren hertsaketa erabiliko du; bestela, legeria hori adierazpen programatiko hutsa izango da eta. Hasieran, era guztietako antolakuntzak eskaini zituen lan legeriak, gizarte gatazkak ebazteko eskumena jasotzen zuten organoak banatzean: tartekaritza organoak sortu ziren, eta horietan, ostera, epaile zibilek erdibanatu egin zuten euren jurisdikzioa egitate arazoetarako eskumen berezidun epaimahaiekin; epaile organoak ere sortu egin ziren, Lan Ministerioak modu askean aukeraturiko funtzionarioak buru zituztela, eta ministerio hori gorajotze organoa izanik; epaile zibilek betearazten zituzten, bestalde, administrazio organoen ebazpen eta epaiak; magistratuak, berriz, administrazio bideko jurisdikzioen burutzat jarri ziren, euren eremutik aterata; eta, azkenik, pertsona bakarreko administrazio organoei eratxiki zitzaizkien eskumen erabakitzaileak. Francoren garaian sortutako jurisdikzio bereziak —Lan magistraturak—, bestalde, buru eman zion lan harremanetarako judizio bermeen sistemak izandako bilakaerari; hala ere, lan administrazioak eutsi egin zien ordura arteko eskumenei. Izan ere, Konstituzioak eta Langileen Estatutuak kendu ziotenean Administrazioari 1942ko Legeak emandako araudizko ahalmena, orduantxe galdu ziren eskumenok; eta gatazka kolektiboen arloan eratxikita zituen tartekaritza eskumen derrigorrekoak, horiexek ere galdu egin zituen.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2) by elkarmedia - Issuu