Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 160

548

RAMON PARADA

izango ditu ondo ateraz gero; bat­etortzerik lortzen ez bada, berriz, alderdiek borondatezko tartekaritzara jotzea ahalbideratuko dute ahozko judiziorako ezarritako tramiteek. Publizitate arloari dagokionez, ostera, Publizitate Epaimahaia sortu zuen 1964ko ekainaren 11ko Legeak onetsitako Estatutuak; epaimahai horrek auzitegi zibilen berezko eskumenak ezabatzea zuen helburu (publizitate kontratuak betearazi eta gauzatzean norbanakoen artean sortzen diren gatazkei buruzkoak). Publizitate Epaimahaia, bestalde, administrazio organoa izango da, eta arlo horretako gizarte ordezkariak izango ditu kide; eta kideok, berriz, Publizitate Batza Nagusiak aukeratuko ditu Sindikatuak proposatutakoen artean. Lege horrek errespetatu egin zuen, hasieran, auzitegi zibilen eskumena, bai norbanakoen eskubideak urratzeari buruz zutena, bai publizitate arloko elkarlehia desleialaren arauak urratzeari buruzkoa, baita gainerako arazo zibil guztiak ebazteko zutena ere; baina gero onartu egin zuen norbanakoaren eskubidea arazo horiek Publizitate Epaimahaiaren irizpean jartzeko (25. art.); dena dela, hori ez zen beti borondatezkoa: Legearen 25. artikuluak zioenez, «publizitate kontratu guztietan, itundutzat joko da Publizitate Epaimahaiarekiko menpekotasun klausula, bestelakorik hizpatu ezean». Horren arabera, prozedura oso labur baten bidez ebazten zuen Publizitate Epaimahaiak arazoa; ebazpen horri ezin zitzaion gorajotze errekurtso zibilik egin, eta kasazio errekurtsorik ere ez ia; egin­eginean ere, Epaimahaiak bere irizpenetik kanpoko arazoak ebaztea zen kasazio errekurtsoa egiteko kari aipagarri bakarra (lege horretako 30. art. eta Judiziamendu Zibilari buruzko Legearen 1691. art.ko 3. zenbakiduna, eta 1774.etik 1780.erako art.ak). Publizitateari buruzko azaroaren 11ko 34/1988 Legeak ezabatu egin du Publizitate Epaimahaia; gainera, jurisdikzio arruntari eratxiki dio beti eskumena pu­ blizitate ez­zilegiaren ondoriozko arazoak ebazteko; izan ere, lege horren Zioen Azalpenak dioenez, badira «bistako arrazoi batzuk hori egiteko, besteak beste, Konstituzioaren 24.2. artikuluan ezarritakotik ateratzen direnak —artikulu horretan epaile arrunta izateko eskubidea finkatzen da— eta Estatuaren egitura ekonomikotik ateratakoak».

4. TARTEKARITZA JARDUERA JABETZA BEREZIAK BABESTEAN Zuzenbide pribatuko oinarrizko gai batzuk —higiezinen jabetza, jabetza industrial eta intelektuala etab.— legeria misto berri batek ukituko ditu orain, eta mistoa dela diogu mota biko arauak dituelako: batetik, eskubideen edukia mugatu eta norbanakoen arteko harremanak arautzen dituztenak; bestetik, Administrazioari zuzendutako arauak, eta horiek, berriz, erregistroari buruzko


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2) by elkarmedia - Issuu