Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 156

544

RAMON PARADA

Meatzeei buruzko arauketari dagokionez, bestalde, norbanakoen arteko gatazka mota batzuk agertzen dira; horien artean, berriz, aipatzekoak dira emakidak lortzeko lehentasun edota eskubide hobeari buruzkoak, ustiapen mugakideen arteko lurraldeak mugatzeari buruzkoak eta, azkenik, ikerketak, desjabetzapenak nahiz meatzearen ustiapenak lurren jabeei edota gainontzekoei eragin ahal dizkieten kalteak onartu eta baloratzearen ondoriozkoak. Gai honi buruz, ostera, hauxe da legeriak ezarri eta jurisprudentziak sendetsitako arau nagusia: Administrazioaren eta Administrazioarekiko auzibideen jurisdikzioaren eskumenekoak izango dira emakida lortzeko eskubide hobeari buruzko arazoak edota administrazio tituluetan aintzatetsitako eskubideei buruzkoak, baita meatze jabetza nahiz lanen mugak zuzendu eta bata bestearen gain jartzeari buruzko gatazkak ere; gainontzekoei eragindako kalte­galeren erreklamazioak —meatze ustiapena jardunean jarri eta gero sortutakoak—, berriz, auzitegi zibilen eskumenekoak izango dira, eta alderdien artean sorturiko erreklamazioak ere bai, hain zuzen ere, sarrategi, lur, zulape edota galeria, mozkinen bulego eta emandako meatzeen jabetzari, partaidetzari eta zorrei buruzkoak (Meatzeei buruzko 1859ko uztailaren 6ko Legearen 86 eta 94. art.ak eta berorren 1859ko urriaren 5eko Araudiaren 83.etik 88.erako art.ak; 1865eko abuztuaren 10eko Errege Agindua; eta Eskumenei buruzko 1873ko uztailaren 29ko Errege Dekretua). Herrilanak betearaztean, zuzeneko kudeaketaren nahiz emakidadunen bidez egin, zenbait kalte eragin ahal zaizkie gainontzekoei, eta horiek Probintzietako Kontseiluen eskumenekoak izango dira, lehenago esan den bezala (1845eko apirilaren 2ko Legea eta Probintziak Gobernatzeari buruzko 1863ko irailaren 25eko Legearen 83. art.). Gatazkei buruzko jurisprudentziak argi eta garbi adierazi zuen bazegoela administrazio jurisdikzioaren eskumena emakidadun pribatuen eta gainontzekoen artean sortutako gatazketan kalte­galerei buruz (Eskumenei buruzko 1861eko urtarrilaren 9ko, 1865eko urtarrilaren 8 nahiz 18ko eta 1867ko urtarrilaren 22ko errege dekretuak); bestalde, Herrilanei buruzko 1877ko api­ rilaren 13ko Lege Orokorra indarrean jarri eta gero, orduan ere irizpide horrexeri eutsi zitzaion (esaterako, Eskumenei buruzko 1879ko ekainaren 28ko Errege Dekretuan), nahiz eta ondokoa auzitegi zibilen eskumenekoa zela esan lege ho­ rretako 121. artikuluko 3. lerroaldeak: «gainontzekoei euren jabetza esku­ bideetan eragindako kalte­galerei buruzko arazoak, baldin eta jabetza horiek ez badira kendu emandako obrak erabili edota ezartzearen ondorioz, ezta emakidekin zerikusirik duen beste edozein arrazoiren ondorioz ere».

3. TARTEKARITZA JARDUERA ETA JURISDIKZIO BEREZIAK


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2) by elkarmedia - Issuu