Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 152

540

RAMON PARADA

maila bera duten gainontzeko epaile edo auzitegiek baino lehen» (51 eta 53. art.ak). Beraz, ez da garbi zehazten zer auzi edo akzio joko den negozio zibiltzat; ondorioz, jurisprudentziak aztertu behar izan du hori, irizpide orokor eta behin­betikorik eman gabe gai eta arazo zehatzetan. Epai Botereari buruzko 1985eko uztailaren 1eko Lege Organikoak ere ez du zehaztu zer diren negozio, gatazka edo auzi zibilak, administrazio organoei eratxiki dizkienean horietariko batzuk; gainera, Nazioarteko Zuzenbide pribatuaren ikuspegitik eginda dago, lege horretan ere, auzitegi zibil eta lan auzitegien eskumenei buruzko arauketa guztia, hain justu ere, lurralde foroaren arazoak konpontzeko (21, 22 eta 25. art.ak).

Edozein kasutan ere, 1978ko Konstituzioa egin denetik gainbeheran dago arazorik gehien azaltzen duen administrazio tartekaritza jarduera, hau da, eskubide zibilei buruz egikaritzen dena; horren arrazoia Konstituzioaren babesik ez izatea da, neurri handi baten, Konstituzioaren 25. artikuluak zehapen ahalgoari ematen diona bezalako babesik alegia. Hala ere, atzerapauso hori konpentsatzeko, aukera ematen da nahita egiteko tartekaritzak Administrazioari; izan ere, zenbait lege berezik (kontsumoa, garraioak etab.) eta Tartekaritzari buruzko 1988ko abenduaren 5eko Lege berriak bultzatu egin dute aukera hori aurre egiteko justizia zibilaren jardunbide ez­egokiari. Azkenik, aipatu beharra dago Administrazioaren tartekaritza jarduera ez dela agortzen (berorren aspekturik garrantzitsuena bada ere) Administrazioak muturra sartuta jurisdikzio zibilean. Aldiz, Administrazioaren sektorekako eskuhartzearen arlora ere hedatzen da, gero ikusiko dugunez, jarduera hori; eta erabilera izango du, gainera, berdintasun printzipioaren arabera egiteko eskubideen eta administrazio hobarien lekapen mugatuak.

2. OHAR HISTORIKOAK. HEMERETZIGARREN MENDEKO LEGERIA HERRI ONDASUNEI BURUZ Gaur egun ez da gauza berria Administrazioak izaera zibileko eginkizun judizialak egikaritu edo «usurpatzea», salbuespen ugari egin baitzaio beti norbanakoen arteko gatazkak epaile zibilari bakarrik eratxikitzeari. Erromatarren Inperioaren lehenengo garaian, adibidez, norbanakoen arteko gatazkak ez ziren tramitatzen auzibide arruntaren arauen arabera: cognitio extra ordinemaren pean jartzen ziren, Enperadoreak zenbait gai kendu nahi zituenean epaile arruntaren eskumenetik, prozedura hori azkar eta eragingarriagoa baitzen ordo iudiciorum privatoruma baino. Horrela, baldintza egokiak sortu ziren gai batzuetan, indarrik gabe uzteko Zuzenbide arruntaren oinarrizko arauak —Inperioko Administrazioa edota berorren independentzia


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.