538
RAMON PARADA
Jurisdicciones administrativas especiales, Sevilla, 1977; VIRGA: Il provvedimento amministrativo, Milan, 1972.
1. HERRI ADMINISTRAZIOAREN TARTEKARITZA JARDUERA: KONTZEPTUA Herri Administrazioak egiten du Administrazioaren tartekaritza jarduera, hain zuzen ere, administratuen arteko hizkamizka edo gatazkak erabakitzen dituenean eskubide pribatu nahiz administrazio eskubideei buruz. Administrazioak, bestalde, sarritan ebatziko ditu norbanakoen arteko auziak: zehaztu egiten duenean —Desjabetzapen Epaimahaiaren bidez— norbanako onuradunak desjabetuari ordaindu beharreko balioespenaren zenbatekoa; norbanako biren arteko arazoa erabakitzen duenean, patente, marka edo industri izenen bat inskribatzeari buruzkoa; gaur indarrik ez duten arauetan oinarrituta (Prentsa eta Inprimategiari buruzko 1966ko martxoaren 18ko Legea), kazetaritza enpresa baten kontrako ebazpena ematen duenean, ihardespen eskubidea egikaritu ahal izateari buruz; langile eta enpresariek derrigorrean bete beharreko laudoak emateko ahalgoa aintzatesten dionean antolamendu juridikoak lan agintariari; norbanako batek egindako errekurtsoa ebazten duenean, aurkaraturiko administrazio egintzak beste norbanako bati aintzatetsitako eskubidea berari aintzatesteko egindakoa (Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 117.3. art.); eta, oro har, administrazio organoek (tartekariak nahiz bestelakoak) administratuen arteko gatazkak ebazten dituzten bakoitzean, derrigorrez edota alderdiek eskatuta —legegileak orain ezartzen duen bezala—. Kasu horiek eta antzeko beste zenbait, ordea, ez dira sartzen Administrazioaren polizi jarduera edo jarduera mugatzailearen barruan. Izan ere, gatazka horiek konpontzean, Administrazioak murriztu egiten du norbanako baten eskubide edo jarduera; baina beste subjektu baten jarduera edota eskubidearen onerako izango da beti norbanako horri kendutakoa. Nolanahi ere, tartekaritza jarduerak administratuari dakarkion murrizketa ez da herri interesean bakarrik oinarritzen, ezta Administrazioak subjektu legez lortzen duen onura zuzenean ere: eztabaidatzen diren interes edo eskubideak izango ditu oinarri eta, beraz, Administrazioak neutraltasun hertsia izango du (izan beharko luke, behintzat) jarduera hori betetzean, epaile zein auzitegiek auzibide zibiletan izan behar dutenaren antzekoa, hain zuzen. Tartekaritza egintzaren edukia, horrenbestez, epai edota epaile erabakien antzekoa izango da, arau juridikoak modu objektiboan aplikatzen datza eta. Edozein kasutan ere, organo erabakitzaileak ezin izango du ebazpenik eman helburu zehatzen bati begira, helburu hori herri interesekoa izanik ere; aldiz,