Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 14

402

RAMON PARADA

Herri interesak administrazio jarduera guztia bidezkotzeko balio du. Herri interesa guztion interesa da eta, erkidego osoari ez bada ere, bertako kide gehienei behintzat mesede egiten die. Ondorioz, eta eraginik ez badu gainontzekoen kopuru handi baten, gizabanako baten edota batzuen interesak ez du izango herri izaerarik. Dena dela, batzuetan interes publikoa eta pribatua berdinak izan daitezke; hori sustapenezko administrazio jardueran gertatuko da berez, ze bertan herri interesean eragina duten helburu pribatuak betetzera bultzatu nahi dira norbanakoak. Inoiz herri interesa eta agintari edo funtzionario baten interes pribatua ere berdinak izan daitezke, baina horrek ez du zertan ekarri administrazio egintzaren deuseztasunik (Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 28.3. art.). Hala ere, herri interesa aipatzeak baditu zenbait muga ere; esate baterako, Administrazioak ezin izango du bizitza pribatua arautu herri interesaren aitzakia erabilita, ezta herri interes hori zerga edo zergak biltzeko interesarekin nahastu ere, hau da, ezin izango da aberastu zenbait administraturen kontura, berdintasun printzipioa urratuz.

3. ADMINISTRAZIOAREN JARDUERA MUGATZAILEA Administrazioaren jarduera mugatzailea edo polizi jarduera hauxe dela esan dezakegu: norbanakoen eskubideak eta askatasuna murriztea edo mugatzea —beti ere, ordeztu barik— dakarren administrazio eskuhartzea. Lehenengo eta behin, esan behar dugu Administrazioaren jarduera mota hori aztertzea ez dela lan erraza, batez ere polizi jarduera iritzi izan zaiolako. Izan ere, «polizia» hitza erabiltzen dugunean, hainbat gauza adierazi nahi ditugu: Estatuko organo batzuk (segurtasun indarrak); organo horien eginkizunetarikoa, epaile eta auzitegiei delituak argitzen laguntzea alegia (polizia judizial deritzotena); baita Administrazioaren helburuetarikoa ere (ordena publikoa zaintzea). Hori dela eta, doktrinaren sektore batek apurka­apurka «Administrazioaren jarduera mugatzailea» adierazmoldea erabiltzea eskatu du, «polizi jarduera» erabili beharrean. Hasieran, Zuzenbide publikoan poliziaren kontzeptuak Estatuaren jarduera guztia adierazten zuen, hau da, beraren barru hartzen zituen Administrazioaren jarduera legegilea eta judiziala, baita gobernukoa eta administratiboa ere. Gero, Konstituzionalismoa etorri zen eta, botere banaketa printzipioaren eraginez, polizi kontzeptutik kanpo atera ziren jarduera legegile eta judiziala; beraz, Administrazio zuzenbidean, polizi jarduerak benetako administrazio jarduera adierazten zuen —hau da, mota guztietako araudiak eman eta horiek


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2) by elkarmedia - Issuu