532
RAMON PARADA
izatea kontutan, haste erabakian eta interesatuen alegazio idazkietan adierazitakoak baino (19. art.). Alegazio idazki egokiak aurkeztu ondoren, edota horretarako epea igarotakoan, instruktoreak berehala bideratuko dio bere ebazpen proposamena ebazteko organo eskudunari, bertan ageri diren agiri, alegazio eta informazio guztiekin batera (19.3. art.). Ebazpena eman baino lehen, eta arrazoituriko erabaki bat erabilita, organo erabakitzaileak prozedura ebazteko ezinbestekoak diren jarduketa osagarriak egitea erabaki ahal izango du; jarduketa horiek berak egingo ditu eta hori, berriz, eginkizun ikuskatzaile eta erabakitzaileak organo desberdinei eman behar zaiela dioen printzipioaren kontra doa; printzipio hori, bestalde, Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 134.2. artikuluak nagusiarazi du, lehenago ikusi dugunez (GARBERÍ LLOBREGAT). Jarduketa osagarrien tramite horrek hautsi egiten du zentzuzkotasun printzipioa ere; izan ere, bidea ematen du instrukzio fasean zehaztu ez diren egitate batzuk erasteko ebazpenera, eta interesatuei, ostera, ez die horien aurkako alegaziorik azaltzeko aukerarik ematen: Araudiak dioenez, jarduketa osagarriak egiteko erabakiari baino ezin izango dizkiote azaldu, eta ez, ordea, jarduketa horien emaitzari. Organo eskudunak hamar eguneko epean emango du ebazpena, ebazpen proposamena jaso duenetik zenbatzen hasita, baldin eta, zenbait jarduketa osagarri egingo direla eta, prozedura eteten ez bada jarduketa horiek amaitu arte (hamabost egunetik beherako epean egin beharko dira). Ebazpena arrazoitua izan beharko da eta interesatuek azaldutako arazo guztiak erabaki beharko ditu, baita prozeduratik ateratzen diren guztiak ere; bestalde, ebazpen horretan ezin izango dira instrukzio fasean zehazturiko egintzak baino onartu, jarduketa osagarrietatik sortzen direnak salbu, euron kalifikazio juridikoa edozein dela ere (Eraentza Juridikoari buruzko Legearen 138, eta Araudiaren 20.2 eta 20.3. art.ak). Horrela, zentzuzkotasun printzipioa aintzatesten da, kontutan hartuta goiko «jarduketa osagarrien» salbuespena. Printzipio hori hausteak ebazpenaren Zuzenbide osoko deuseztasuna dakar, ebazpen horrek administratuak bere burua defendatzeko duen eskubidea ukitzen baitu, eta horixe adierazi zuen Konstituzio Auzitegiak ere maiatzaren 24ko 44/1983 epaian: «instruktoreak interesatuei jakinarazitako egitateak bakarrik izan beharko ditu oinarri ebazpenak. Bestela, deuseztasun errekur tsoa egin ahal izango zaio ebazpenari, defentsarik ezean oinarrituta». Gai nera, izan liteke organo erabakitzaileak uste izatea ebazpen proposamenean zehazturikoa baino larriagoa dela urratzea; halakoetan, aurkakotasun prin tzipiotik sortutako betekizun gisa, Araudiak agindua ematen du organo horrek urratzearen berri emateko erruztatuari, berorrek bidezko deritzen alegazio guztiak azal ditzan hamabost eguneko epean (20.3. art.).