Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 13

ADMINISTRAZIOAREN JARDUERA MOTAK

401

jarduerei aplikatzen zaie; izan ere, administratu guztiek dute —egoera berean— prestazio berdinak jasotzeko eskubidea, eta ezin izango da bidegabeko bereizkeriarik ezarri tarifetan (150. art.).

C) Proportziotasuna Administrazio jardueraren eta berorrek bete behar duen herri helburuaren arteko proportziotasunak esan nahi du erabiliko diren bideak emaitzei egokitu beharko zaizkiela, eta bide horiek ezin izango dituztela herri beharrizanak gainditu. Printzipio hori modu berezian aipatzen da Toki Korporazioen Zerbitzuei buruzko Araudiaren 6. artikuluan: «1. Eskuhartze egintzen edukia zentzuzkoa izan beharko da bera bidezkotzen duten zio eta helburuekin; 2. Eskuhartze bat baino gehiago egiteko aukera egonda, norbanakoaren askatasuna gutxien murrizten duena aukeratuko da.» Edozein kasutan ere, gaur egun printzipio hori jarduera zehatzailean erabiltzen da gehien, gero ikusiko dugun bezala.

D) Onuste printzipioa Onuste printzipioak Administrazioak administratuekin dituen harremanak eraentzen ditu; era berean, eta Zuzenbidearen printzipio orokorra denez gero, norbanakoen arteko harremanak eraentzen ditu Kode Zibilaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera ere: «eskubideak onustearen eskakizunen arabera egikaritu beharko dira». Nolanahi ere, Administrazioak onustea urratzen du administratuarengan biztu duen konfiantzari huts egiten dionean, bere egintzen aurka jokatuta. Baina administratu batek ezin izango du printzipio horren babesa eskatu zenbait egoera zehatzetan baino: lehenengo eta behin, konfiantza eragin dion egintza ezin izango da deuseza izan egilearen ez gaitasunaren ondorioz edota beste zenbait kari direla­eta. Gainera, ezinbestekoa da administratuak benetako arrazoiren bat izatea berak bete nahi izan duen egintza horren baliozkotasuna sinesteko. Azkenik, indarrik gabe utzi ezin dituen neurriak hartzera behartua izan denak —eta bere interesen kaltetan— bakarrik aipatu ahal izango du onustearen printzipioa (GRISEL).

E) Herri interesa


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2) by elkarmedia - Issuu