ZEHAPEN JARDUERA
527
Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak, bestalde, behinolako eragingarritasuna itzuli zion, antza, banaketa printzipio horri, Administrazioaren eremu zehatzailean; izan ere, hauxe adierazi zuen: «zehapen ahalgoaren egikaritza arautzen duten prozedurek bereizketa egokia egin beharko dute instrukzio eta zehapen faseen artean, bakoitza organo desberdin bati eratxikita». Hala ere, zehapen ahalgoa egikaritzeko Prozedurari buruzko Araudiak (abuztuaren 4ko 1.398/1993 Erre ge Dekretuak onetsia) berriro ere ahuldu egin du printzipio hori; egineginean ere, araudi horren 10. artikuluan esaten denez, «administrazio unitateak» «or ganoak» izango dira, Administrazio prozedura zehatzailearen arloan. Ze haztasun horren helburua, Zioen Azalpenak adierazten duenez, banaketa printzipioaren «objektibotasuna ekarriko duen malgutasuna» lortzea da; hala ere, hori ez dator bat Legearen 11.1. artikuluan ezarritakoarekin (artikulu ho rren arabera, administrazio unitateek osatzen dituzte organoak) eta, gainera, argi eta garbi haustea dakar lege horretan berme horri buruz ezarritakoa (hauste horren ondorioz, administrazio xedapenaren Zuzenbide osoko deusez tasuna sortuko da). Azkenik, abokatuaren laguntza izateko eskubidea aipatu beharra dago, hori ere Konstituzioaren 24. artikuluan jasoa. Konstituzio Auzitegiak delituaren ondoriozko zigor auzibideetarako bakarrik aintzatetsi du eskubide hori; muga hori bidezkotzeko, berriz, esaten du zigor faltak eta administrazio urratzeak ez direla hain garrantzitsuak. Horixe xedatu du diziplina prozeduretarako; gainera, aditzera eman du abokatuaren laguntzarik ez izateak ez duela Konstituzioaren 24. artikulua urratzen (abenduaren 2ko 192/1987 epaia); Giza Eskubideak Defendatzeko Europako Batzordeak berak ere adierazi duenez, hitzarmenak abokatua izan beharra ezartzen du, baina ez derrigorreko defentsa sistematzat (Suitzaren aurkako kasuaren 9.127/1980 erabakia). Arrazoi hori baliozkoa izan daiteke zigor faltetarako, baina ezin izango da onartu administrazio zehapen askotarako, ze horiek —lehenago esan dugunez— askoz ere zenbateko handiagoa dute Zigor Kodean ezarritako isun zigorrak baino; argudio horixe erabil daiteke lanbide eta diziplina zehapenetarako ere, baldin eta zehapen horiek karreraren bat kentzea badakarte, edota lanbi deren baten jarduteko ezdoitzea behin betiko.
12. ZEHAPEN PROZEDURA Zehapen prozeduren legezko arauketa nahiko berria da. XIX. mendean ez zegoen halako prozedurarik eta administrazio legeriak funtzionarioek egindako aktak edo atestatuak bakarrik arautzen zituen —Frantziako Zuzenbidetik